Udalak aurtengo dirulaguntza deialdi bateratua abiarazi du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/05/24 | Udate (HAZ-SAC)
  • 14 dirulaguntza lerro argitaratu berri ditu Tolosako Udalak, udalerriko herritarrei, taldeei eta eragileei haien jardueretan laguntzeko helburuarekin.
  • Hurrengo hilabeteetan, etxebizitzen arloari eta merkataritzari lotutako hiru dirulaguntza lerro gehiago argitaratuko dira.
  • Eskaerak maiatzaren 25etik aurrera egin daitezke eta informazio guztia eskuragarri dago hemen.

 

Tolosako Udalak aurten ere dirulaguntza deialdi bateratua jarri du martxan herritarrei dirulaguntza bat eskatzeko prozedura errazteko eta barne kudeaketa eraginkorragoa izateko.

Guztira 14 dirulaguntza lerro jarri ditu abian Udalak, Tolosako herritarrei, taldeei eta eragileei haien jardueretan laguntzeko helburuarekin. Honakoak dira deialdian jasotzen diren laguntzak: kultura arloko dirulaguntzak, emakume eta gizonezkoen berdintasunerako laguntzak, euskara arlokoak, kirol arlokoak, gizarte zerbitzuetako dirulaguntzak, garapen ekonomikoaren arlokoak eta hirigintza arloko eta gazteria arloko dirulaguntzak. Azken hauei dagokienez, azpimarratu nahi da gazte elkartu eta elkartu-gabeei zuzenduta daudela, hau da, gazteek ideia edo ekimen bat buruan badute, hori ahalbidetzeko dirulaguntza lerroa dagoela.

Aipatu behar da, dirulaguntza deialdi bateratutik kanpo geratu direla hiru dirulaguntza lerro: merkataritza sailaren baitan, Tolosako hiri-ekonomia indarberritzeko dirulaguntzak, eta etxebizitza sailari dagokionean, Tolosan etxe bizitzak eraberritzeko laguntzen bidez alokairu soziala bultzatzeko dirulaguntzak eta Tolosan etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak. Hauek datozen hilabeteetan argitaratuko dira.

Eskaerak egiteko epea zabalik maiatzaren 25etik aurrera

Dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago maiatzaren 25etik aurrera eta hemen eskuratu daiteke laguntza bakoitzaren informazio guztia: eskatzeko epealdia eta jarraitu behareko prozedura, zein helburu dituen, nori bideratzen zaion, zenbateko laguntza jaso dezakeen, bete beharreko baldintzak etab.

Informazio gehiagorako edo izapide elektronikoak egiteko laguntza jasotzeko KZgunea herritarren zerbitzura dago, eta dagokion departamentuarekin ere jarri daiteke harremanetan 010 edo 943 65 44 66 telefono zenbakian.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA