Hasi dira ANDRAGORA Tolosaldeko Emakumeen Etxea eraikitzeko lanak
2022/06/13 | Berdintasuna
Urbycolan S.L. enpresak egingo ditu lanak eta obrak 597.709,22 euroko aurrekontuarekin esleitu dira (BEZ barne). Aurreikuspenen arabera, aurreko lokala 2023ko urtarrilerako amaituta egongo da eta atzealdeko lokala berriz otsailerako.