19 ekintzez osatu da udazken-negu honetarako Tolosako Jabetze Eskolaren egitaraua
2023/09/25 | Berdintasuna
- Berdintasuna eta feminismoa ardatz hartuta, tailerrak, hitzaldi zein mahai inguruak, ikastaroak edota emanaldi desberdinak eskainiko dira urritik martxora bitartean, emakumearen jabetzea eta parte-hartze soziopolitikoa sendotzen jarraitzeko.
- Izen-ematea dagoeneko zabalik dago https://tolosakoudala.org/berdintasuna webguneren bitartez; izapideak online egiteko zailtasunak dituztenek Kultur Etxera deitu edo berdintsuna@tolosa.eus helbidera idatzi dezakete laguntza jasotzeko.