Udal administrazioko 5 lan eskaintza berri argitaratu ditu Tolosako Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/07/05 | Giza baliabideak
  • Liburutegiko bi administrari, nahitaezko diru-bilketako teknikaria, hirigintzako tekniko juridikoa eta garapen ekonomikoa, enplegua, merkataritza, turismoa eta azoketako arduradun plazak dira argitaratutako hautaketa prozesuak.
  • Interesdunek abuztuaren 2a bitarte dute eskaintzan izena emateko epea eta izapideak egiteko jarraibideak eta informazio gehigarria udal webgunean izango dituzte eskuragarri.

Tolosako Udalak 5 lan eskaintza publiko berri argitaratu ditu, udaleko giza baliabideak hobetu eta indartzeko bidean.

Hala, udal administrazioari lotuta, liburutegiko bi administrari, nahitaezko diru-bilketako teknikaria, hirigintzako tekniko juridikoa eta garapen ekonomikoa, enplegua, merkataritza, turismoa eta azoketako arduradun plazak osatzeko hautaketa prozesua jarri du martxan, lan  eskaintza publiko bitartez.

Interesdunek abuztuaren 2a bitarte (hau barne) izango dute eskaintzan izena emateko epea. Lan eskaintza bakoitzeko informazio gehigarria eta izapideak betetzeko jarraibideak udal webgunean daude eskuragarri.

Liburutegiko bi administrari

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea duten pertsonei zuzenduta dago eta honako eginkizunak bete beharko ditu: herritarrei arreta eman, maileguak eta itzulketak izapidetu, liburutegiaren materiala prestatu edota liburutegien arteko mailegua kudeatu.

Nahitaezko diru-bilketako teknikaria

Zuzenbidean, Politika, Ekonomia edo Enpresa Zientzietan, Merkataritza Intendentean edo Aktuarioan lizentziatu titulua edo baliokidea duten pertsonei zuzenduta dago deialdia. Eginkizunen artean nagusitzen dira: errenta eta zerga-bilketako gainerako pertsonalarekin batera, zuzenbide publikoko premiamenduzko bidean, eta zuzenbide pribatuko exekuzio bidean egin beharreko lanen antolaketa eta gauzatzea, diru-sarrerak epe exekutiboan kudeatzea eta kontrolatzea edota administrazio-errekurtsoak ebazteko txostenak eta proposamenak egitea.

Hirigintzako tekniko juridikoa

Zuzenbideko gradua edo titulu baliokidea duten pertsonei zuzendua, eginkizunak honako hauek izango dira: hirigintzaren edo obren arloetan aholkularitza juridikoa eta kudeaketa administratiboa eskaintzea, informazio juridikoa ematea eta hirigintzako plangintza, garapen, kudeaketa eta egikaritze-espedienteak kudeatzea, edo jendaurreko arreta eta informazioa ematea.

Garapen ekonomikoa, enplegua, merkataritza, turismoa eta azoketako arduraduna

Ekonomia, Administrazio eta Enpresa Zuzendaritzako gradua edo titulazio baliokidea duten pertsonei zuzenduta dago deialdi hau. Lanpostu horri honako eginkizun hauek dagozkio: merkataritza, turismoa eta azokak sustatzeko programak diseinatzea, antolatzea eta kudeatzea, ekonomia eta enplegu-programak garatzea, jarduera profesionalak dinamizatzea, unitatea eta mendeko langileak koordinatzea eta gainbegiratzea, eta arduradun politikoei aholkularitza teknikoa ematea, besteak beste.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA