Udal eraikin eta saltokietako telefonoak erabili ahal izango dituzte nerabeek, mugikorra izateko adina atzeratzeko
2023/09/28 | Kultura, Gazteria, Jaiak
- «Geurea erabili dezakezu»: mugikorra erabiltzeko beharra murrizteko ekimen aitzindaria jarri du martxan, Tolosan, Altxa Burua! Guraso elkarteak.
- Beharra dutenean, udal eraikin eta saltokietako telefonotik deitzeko aukera izango dute nerabeek, mugikorra erabili edota soinean emateko premia hori baretu eta mobila izateko adina atzeratu ahal izateko.