Udazkenerako 20 kultur bonu gehigarri jarriko dira salgai
2024/09/16 | Kultura, Festak eta Gazteria
- Interesdunek kultura@tolosa.eus helbidera idatzita egin beharko dute eskaera irailaren 19a baino lehen eta eskaera gehiago egongo balira, zozketa egingo da.
- Zortzi ikuskizunetarako sarrera bana biltzen du bonuak: Izaro, Node, Vaivén, El Lagarto Baila, Kukai, Korrontzi, Euskadiko Gazte Orkestra eta Idoia Asurmendi.