Tolosako nerabeen aisialdia indartzeko DBH 1 - 4 bitarteko ikasleei zuzenduriko parte hartze prozesua abiatu du Udalak
2024/03/08 | Kultura, Festak eta Gazteria
- Hiru fasetan burutuko da: Entzute fasea, Deliberazio fasea eta Aurkezpena, eta fase bakoitzean nerabeen inplikazio eta parte hartzea sustatuko da.
- Lehen fasea dagoeneko abian da eta nerabeek herriko aisialdiaren inguruan duten iritzia ezagutzeko inkesta anonimo bat egin du Udalak eta hori erantzungai dago jada gazteei zuzenduta sortu duen atarian.