Zortzi hitzordu Pazko asteko Tolofolk Musika Jaialdian
2025/04/08 | Kultura, Festak eta Gazteria
- Zazpi kontzertu eskainiko dira, eta tartean dira Deira taldea, The Battle of the folk Bands lehiaketa irabazi duen talde ez-eskoziar bakarra, eta Caamaño&Ameixeiras galiziarra.
- Fernando Larrukerten 70eko hamarkadako Euskal herri-musika dokumentala, urte luzez itzalean egon ondoren, Topic-en ikusteko aukera izango da.
- Jaialdia ixteko, okasiorako prestatutako kontzertua eskainiko dute Erramun Martikorenak, Elene Arandiak, Mixel Ducauk, Garazi Esnaolak eta Oreka TX taldeak.


.jpg)


