Baratzeek eguraldiaren laguntza izan dute eta sumatu da azokako postuetan

Tolosako Udala
2018/07/16 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Oso eskaintza zabala izan genuen azokan larunbat honetan. Eguzkia eta euria egunero izatea baratzentzat onuragarri izaten ari da eta zenbait barazki oso puntu onean daude. Kanpo libreko lekak, tomateak, mota askotako piparrak, potxa txuriak, edota eskarola berriak ikusi genituen postuetan, denak goreneko kalitatekoak.

Perretxiko zerrenda eskaxa ari da izaten, baina denek esaten dutenez, trumoiak eta tximistak perretxikoen lagunak izaten dira; zain egon beharko dugu beraz.

Fruta zerrenda garaikoa, kalitatezkoa eta oso itxurosoa. Mota desberdinetako aranak, San Pedro sagarrak eta mugurdiak izan ziren protagonista. Datozen asteetan feijoak eta sagar barietate berriak espero ditugu.

Prezioak:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA