Zezen plazako harmailak eraberrituta inauterietarako

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/02/14 | Obrak, Zerbitzuak
  • Zezen plaza eraberritzeko 3.faseko lanak amaituta daude eta hortaz, aurtengo inauterietan itxura berrituta zabalduko ditu ateak plazak.

  • Hormigoizko harmaila berriak eraiki dira egungo araudira egokitzeko, barandak egokitu eta margolanak egin dira, besteak beste.

  • 4.fasean palkoak berrituko dira eta modu horretara, amaitutzat emango dira plaza berritzeko lanak.

 

Udalak 2016. urtetik darama zezen plaza zaharberritzeko proiektuarekin. Lehen eta bigarren faseetan 3 irteera berri sortu ziren, palkoen egitura sendotu zen eta kanaloi guztiak aldatu ziren.

3.fase honetan tendiduko harmailak eraberritu dira. Hormigoizko harmaila berriak eraiki dira gaur egungo araudira egokitzeko. Lehen zeuden 12 harmailak eraitsi eta 8 berri egin dira eremu berean eserlekuak handiagoak izan daitezen eta sektore bakoitzean zenbakiak jarri zaie eserlekuei.

Modu honetara, egun legediak ezartzen dituen segurtasun eta irisgarritasun parametroak beteko ditu Tolosako zezen plazak.

Era berean, hormigoizko harmailen oinarria inpermeabilizatu da eta euri-urak biltzeko sistema eta ur-hustubideak ezarri dira, euri-urak zuzenean errekara joango dira eta horrek, eragin zuzena izango du plazaren mantenu eta kontserbazioan. Halaber, barandak egokitu dira eta margolanak gauzatu.

Uztailean hasi ziren lanekin eta dagoeneko obrak amaituta daude. Iparragirre Eraikuntzak SL enpresa arduratu da lanak aurrera eramatez eta guztira, obrek 724.965,41 euroko aurrekontua izan dute. Eraikin zaharra eta babestua denez, obra berezia izan da eta konplexua izan da lanen gauzatzea.

Aste honetan bertan amaitu dituzte lanak eta hori dela eta teknikari arduradunak, Olatz Peon alkatearekin batera, gaur plaza bisitatzen izan dira.

Lanak amaituta, beraz, aurtengo inauterietan itxura aldatuta zabalduko ditu ateak zezen plazak. Orain, azken fasea besterik ez da geratzen plaza guztiz zaharberritzeko. 4 fasean, palkoak berrituko dira eta behin lan guztiak amaituta , guztira 3.287 pertsona sartu ahal izango dira plazan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA