Berdintasunaren alorrean urratsak egiten jarraitzeko bilera garrantzitsuak datozen egunetan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/03/22 | Berdintasuna
  • Berdintasun Kontseiluaren lehen bilera martxoaren 24an egingo da eta, Tolosaldeko Emakumeen Etxearen partaidetza prozesuari amaiera emateko, Gune Zabalaren azken bilera irekia martxoaren 30ean. Azken bilera honetan, behin betiko proiektua aurkeztuko da.

  • Emakumeei bilera irekietan parte hartzeko deia egiten zaie Udaletik.

 

Tolosako Udalak berdintasunaren alorrean aurrera pausoak ematen dihardu herriko eragileekin eta herritarrekin elkarlanean, eta martxoan bi bilera ireki egingo dira: Berdintasun Kontseiluaren lehen bilera eta Tolosaldeko Emakumeen Etxearen partaidetza prozesuko azken bilera irekia, non behin betiko proiektua aurkeztuko den.

Bi bilerak euskaraz egingo dira eta itzulpen-sistema eskainiko da, euskaraz hitz egiten ez dakitenek eta ulertzen ez dutenek aurreikusitako bileretan parte hartzeko aukera izan dezaten.

Berdintasun Kontseiluaren lehen bilera martxoaren 24an izango da, 18:00etan, Pleno Aretoan. 2021 urtearen amaieran sortu zen Berdintasun Kontseilua emakumeen eskubide politiko, zibil, sozial, ekonomiko eta kulturalak defendatzeko eta zabaltzeko helburuarekin, emakumeen eskubideen alde lan egiten duten udalerriko talde eta elkarteen arteko lankidetza sustatuz.

Tolosaldeko Emakumeen Etxea garatzeko partaidetza prozesuari amaiera

Tolosaldeko Emakumeen Etxea garatzeko Gune Zabalaren azken bilera irekia martxoaren 30ean egingo da, eta Emakumeen Etxearen behin betiko proiektua aurkeztuko da bertan. Topaketa arratsaldeko 18:00etan izango da, pleno aretoan, eta bileraren garrantzia dela eta, Tolosako Udalak eskualdeko emakumeei parte hartzeko deia egiten die.

Tolosaldeko Emakumeen Etxea Tolosan eta eskualdean emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala sustatzea helburu duen proiektua da, estrategikoa Tolosako Udalarentzat. 2018an abiarazi zen Tolosaldeko Emakumeen Etxea definitzeko parte hartze prozesua eta 2021eko maiatzean hasi zen azken fasea. Martxoaren 30ekoa izango da azken bilera irekia, eta orain arteko lanketaren bidez garatu den proiektua osotasunean aurkeztuko zaie herritarrei.

Eskualdeko emakumeentzat erreferentziazko espazioa eta elkargune

Emakumeen Etxea erreferentziazko gunea izango da eskualdeko emakume guztientzat, elkargune bat elkar ezagutzeko, feminismoaren aldeko ekimenak antolatzeko eta emakumeen arteko eztabaida eta hausnarketa sustatzeko. Hainbat jarduera eta zerbitzu eskainiko ditu, besteak beste: Jabetze Eskolaren jarduerak; informazio- eta harrera- zerbitzua eta arreta juridikoa; arreta psikologikoa; sexologia-zerbitzua; ikasketen homologazioa; indarkeria matxista prebenitzeko eta aurre egiteko zerbitzuak; emakume-talde eta eragile feministen jarduerak garatzeko espazioa. Udaleko Berdintasun Saila ere bertan kokatuta egongo da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA