Elkarretaratzea indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/11/25 | Berdintasuna
  • Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunean elkarretaratzea egin du Tolosako Udalak “Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde” lelopean.

 

“Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde”, elkarretaratzea egin da gaur Tolosako udaletxe aurrean, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako nazioarteko egunean. Indarkeria matxistaren aurrean konpromiso kolektiboa eta indibiduala sustatzeko beharra azpimarratzen jarraitzen du Tolosako Udalak. Gaur egungo egoerak modu zuzenean eragin du indarkeria matxista kasuetan, eta are eta ageriagoan utzi du indarkeria matxista horri aurre egiten jarraitzeko beharra. Kontzientzia hartzea eta gai honen aurrean sentsibilizatzea ezinbesteko erremintak dira indarkeria matxistari aurre egiteko. Hala, Tolosako Udalak indarkeria matxista kasuen aurrean ikusle hutsak izatetik modu aktiboan aritzera deia egiten du.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA