Emakume afrikar migratzaileen autonomia prozesuei buruzko tailerra egingo du bihar Jabetze Eskolak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/11/13 | Berdintasuna
  • Jeane-Rolande Dacougna Minkette adituak gidatutako prestakuntza tailerra izango da, eta Afrikako emakume migratzaileen egoera aztertuko da, ikuspuntu dekolonial eta feminista batetik.

 

Jabetze Eskolak antolatuta, “Emakume afrikar migratzaileak bidegurutzean” tailerra egingo da bihar Abastosen, 17:30etik 20:00etara. Jeane-Rolande Dacougna Minkette adituak gidatuta, Afrikako emakume migratzaileen egoera aztertuko da, ikuspuntu dekolonial eta feminista batetik.

Metodologia dinamiko eta parte hartzaile baten bidez, emakume horien prozesu migratzaileetara hurbilduko dira, emakume afrikarrei buruzko imajinarioa eta pretzepzioak (des) eraikiz. Erabateko herritartasuna gauzatu ahal izateko zein pauso eman behar diren ere proposatuko dute.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA