Emakumeen kontrako indarkeriaren aurka konpromiso kolektiboa eta indibiduala sustatzeko ekintzek aurrera jarraitzen dute

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/11/22 | Berdintasuna
  •  Kontzientziazioa eta sentsibilizazioa dute oinarri ekintza guztiek, ezinbestekoak baitira indarkeria sexistari aurre egiteko.

 

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurka konpromiso kolektiboa eta indibiduala sustatzeko Udalak antolatutako ekintzek aurrera jarraitzen dute. Azaroan zehar dagoeneko egin diren ekintzei, datozen egunetan egingo direnak gehitu behar zaizkie. Azaroaren 24an The Assistant filma ikusi ahalko da Leidorren, 19:00etan. Horrez gain, azaroaren 25etik aurrera, “Gainditu indarkeria matxista liburuak irakurriz” gida digitala eskuragarri egongo da udal liburutegian.

Abenduaren 3tik urtarrilaren 8ra, berriz, EMAKUMEArtean erakusketa ikusi ahalko da Aranburu Jauregian. Jabetze eskolako ikasleek egindako argazkiak, pinturak, xilografiak… ikusi ahalko dira. Ura Iturralde, Leire Markinez eta Oihana Ugartek osatu dute erakusketa partehartzaileen lanekin.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako egunaren bueltan Udalak antolatu dituen ekintza guztiek kontzientziazioa eta sentsibilizazioa dute oinarri, indarkeria sexistari aurre egiteko ezinbestekoak direlako.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA