LGTBIQ kolektiboaren eskubideak defendatzeko eta aldarrikatzeko ekintzak egingo dira uztailaren 4ra bitartean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/06/22 | Berdintasuna
  • Zerkausia argiztatuko da, Jabetze Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanen erakusketa ikusi ahalko da Emakumeen Etxean eta “GenEroa” dantza ikuskizunaz gozatua ahal izango da Alondegia plazan.

  • LGTBIQ komunitate osoaren ongizatea ziurtatzen jarraitzeko Tolosako Udalak duen konpromisoa berretsi du Olatz Peon alkateak, “dagokigun esparrutik tresnak sortzen, herritarrak sentsibilizatzen eta kontzientziatzen eta aniztasuna gizarte balio gisa sustatzen jarraitzeko”.

 

LGTBIQ kolektiboaren eskubideak defendatzeko eta aldarrikatzeko ekintzak egingo dira datozen egunetan Tolosan. “Izan ere, oraindik, kolektibo honetako pertsonek jazarpena, bazterkeria, estigmatizazioa eta indarkeria jasaten dute”, adierazi du Olatz Peon Tolosako alkateak. “Horregatik, garrantzitsua da LGTBIQ pertsonen defentsan, gay, lesbiana edo transexualek egunerokoan dituzten arazoak bisibilizatzea eta jarrera diskriminatzaile oro arbuiatzea”.

Tolosar guztiek jendarte parekidean bizitzeko aukera izateko eskubidea eta norbera dena eta sentitzen duena adierazteko askatasuna aldarrikatu du gaur Peonek, ekainaren 28aren bueltarako antolatutako ekintzen aurkezpenean. Tolosa herri anitza dela gehitu du, eta horrek herria “aberastu” egiten duela: “Horregatik, aniztasuna babestu egin behar dugu, errespetatu, errespeturik gabe ez baitago berdintasunik”.

Herritarrak sentsibilizatzeko tresnak

Eskubide berdintasunaren aurrean pausoak eman ditu Tolosako Udalak, nahiz eta oraindik “asko dagoen egiteko”. Hori dela-eta, LGTBIQ komunitate osoaren ongizatea ziurtatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du Peonek, “dagokigun esparrutik tresnak sortzen, herritarrak sentsibilizatzen eta kontzientziatzen eta aniztasuna gizarte balio gisa sustatzen jarraitzeko. Bide horretan antolatu da aurten ere LGTBIQ egunaren bueltako egitaraua:

  • Ekainaren 23tik uztailaren 4ra, Zerkausia argiztatuko da.
  • Ekainaren 21etik uztailaren 25era, Jabetzeko Eskolako xilografia ikastaroko ikasleen lanak ikusgai egongo dira Emakumeen Etxeko erakusleihoetan.
  • Ekainaren 26an, 20:00etan, Alondegia plazan “GenEroa” kaleko dantza ikuskizunaz gozatu ahal izango da Kimua dantza kolektiboaren eskutik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA