Tolosako Udalak Bilboko erailketa matxista arbuiatu du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/09/12 | Berdintasuna
  • Udalbatzak aho batez onartu du gaitzespen mezua, eta Tolosako Asanblada Feministak deitutako elkarretaratzearekin bat egingo du.

Tolosako Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du Euskal Herriko azken erailketa matxistaren aurrean. Ostegunean Bilbon bere bikotekideak eraildako emakumearen familiarekiko eta gertukoekiko elkartasuna adierazi nahi du Udalak. 

Era berean, udalak bat egingo du, Tolosako Asanblada Feministak larunbatean 12:00etarako deitutako gaitzespen-mobilizazioarekin eta dei egiten die herritarrei parte hartzera, Euskal Herrian aurten izan den hirugarren hilketa matxista baita. 

Halaber, Tolosako Udalak, herriko mugimendu feministarekin eta eragile sozialekin elkarlanean, indarkeria matxista desagerrarazteko borrokan jarraitzeko konpromisoa berresten du, indarkeria matxistarik gabeko herri baterantz urratsak emanez. Horregatik, Udalak gogorarazi nahi du edozein motatako indarkeria matxista pairatzen duten emakumeek babes osoa eta Tolosako Udalak eta Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxeak eskura dituzten baliabide zein zerbitzuak eskainiko dizkiela. Gisa honetako erasoen aurrean, samina eta zero tolerantzia adierazi du.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA