Tolosaldeko Emakumeen Etxea definitzeko parte hartze prozesuko hurrengo bilera bihar

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/11/18 | Berdintasuna
  • Talde eragilea, motorra, politiko-teknikoa eta Emakumeen Gune Zabala taldeko kideak elkartuko dira, udaletxeko pleno aretoan.

  • Bilera irekia izango da, parte hartu nahi duten emakume guztiei zuzendua.

 

Tolosaldeko Emakumeeen Etxearen proiektua garatzeko parte hartze prozesuaren barruan, hurrengo bilera bihar, asteazkena, azaroak 20, izango da. Bilera 18:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan. Talde eragilea, motorra, politiko-teknikoa eta Emakumeen Gune Zabala taldeetako ordezkariek parte hartuko dute. Bilera irekia izango da, parte hartu nahi duten emakume guztiei zuzendua.

Tolosako Udalak 2016tik hari da Tolosaldeko Emakumeen Etxearen proiektuan lanean, eta iaz landutako parte hartze prozesuaren ondoren, etxearen araudia eta funtzionamendua definitzea, finantziazioa zehaztea eta dinamizatzaileen kontratazioa definituko dira fase honetan.

Behin proiektua garatutakoan, Tolosaldeko Emakumeen Etxeak hainbat jarduera eta zerbitzu eskainiko ditu. Dinamizatzaile baten gidaritzapean, Jabetze Eskolaren jarduerak; informazio zerbitzua, harrera eta arreta juridikoa, arreta psikologiakoa, ikasketen homologazioa; Indarkeriarekin lotutako Zerbitzuak; Emakume taldeen jarduerak eta egoitza eta Sexologia zerbitzua eskainiko dira bertan, besteak beste.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA