Merkatal sektoreak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko hitzordua urriaren 16an Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/10/13 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Tolosako Udala, Gipuzkoako Bazkundea eta Tolosa&Co elkarteak merkatal sektoreko enpresa eta ekintzaileei zuzendutako jardunaldi bat antolatu dute urriaren 16rako. Jardunaldian, Celestino Martinez merkataritzan adituak “ Nola ekidin betiko dendak istea ” hitzaldia emango du, non denden biziraupenerako gakoak azalduko dituen, eta aurrera jarraitzeko erremintak eskainiko dituen.

Aldi berean, merkatal sektorean lan egiteko erabakia hartzear daudenei edo dagoeneko bertan dabiltzanei, BERRIZ programari buruzko azalpenak emango ditu Gipuzkoako Bazkundeak. Programa honen helburua enpresen jarraipena bermatzea da, eta horretarako ekintzaile eta negozioa transmititu nahi duten enpresen eskura informazio eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen du. Baita ere Tolosako udalaren BERRIZ Tolosa programa azalduko da, negozioa hartu duten ekintzaileei alokairua ordaintzeko diru laguntza bat arautzen duena.

Bukatzeko, Tolosan eman den transmisio baten kasua azalduko da, lehen pertsonan kontatuta.


PROGRAMA – URRIAK 16
Tokia: Tolosako Kultur Etxea

15,00 “Nola ekidin betiko dendak istea” - Celestino Martinez (www.celestinomartinez.com)
15:50 Berriz Enpresa Programa – Gipuzkoako Bazkundea
16:00 Berriz Tolosa – Tolosako Udala
16:10 Kasu Praktikoa -


IZEN EMATEAK / CONFIRMACIÓN DE ASISTENCÍA
943 697521
merkataritza@tolosa.eus

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA