Agaramunduko babes ofizialeko etxebizitzen zozketa uztailaren 29an izango da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/07/26 | Etxebizitza
  • Zozketa Leidor aretoan izango da, 11:00etan. Zozkatuko diren 6 etxebizitzetarako 24 eskatzaile daude onartuta.

  • Eskatzaile horietako bakoitzari ausazko zenbaki bat egokituko zaio, eta zenbakiak ateratzen diren hurrenkeran osatuko da esleipendunen zerrenda. Gainerakoek itxaron zerrenda osatuko dute.

 

 

Agaramunduko babes ofizialeko etxebizitzak mugikortasun urri iraunkorra duten pertsonei edo 70 urtetik gorakoei zuzenduta daude.

Deialdi berriko zozketa uztailaren 29an izango da, 11:00etan, Leidor aretoan. Zozketa publikoa izango da. Zozkatuko diren 6 etxebizitzetarako 24 eskatzaile daude onartuta. Eskatzaile babes horietako bakoitzari ausazko zenbaki bat egokituko zaio zozketarako, eta zenbakiak ateratzen diren hurrenkeran osatuko da esleipendunen zerrenda. Gainerakoek itxaron zerrenda osatuko dute.

Bi txandatan egingo da adjudikazioa: mugikortasun urri iraunkorra duten 4 eskaera egon dira eta hauen artean esleituko da etxebizitza egokitua (bakarra). Oinarrien baitan puntuazio gehien duen esleipendunari adjudikatuko zaio etxebizitza. Bestalde, 70 urtetik gorakoen kupoan 20 eskaera egon dira. Zozketa bidez, dagozkien zenbakiak aterata, irteten diren lehen 5 zenbakiek osatuko dute esleipendunen zerrenda, eta, gainontzekoek, itxaron zerrenda osatuko dute hurrenkeraz.

Esleipenaren emaitzatik ateratzen diren esleipendunen zerrenda eta itxaron zerrenda zinegotzi delegatuaren dekretu bidez onartuko dira, eta Udalaren iragarki taulan jarriko dira erakusgai. Etxebizitzaren esleipendun gisa hautatutako bakoitzari jakinarazpen pertsonala egingo zaio.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA