Euskararen erronkak Tolosan: bilera irekia

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/01/12 | Euskara eta Hezkuntza
  • Urtarrilaren 14an, asteazkenarekin, batzar irekia egingo du Tolosako Euskararen Aholku Kontseiluak, Galtzaundiren egoitzan. 2026ko erronkak izango dituzte aztergai, besteak beste.
     

Tolosako hizkuntza-politika elkarlanean bideratzeko organo bat martxan du Tolosako Udalak: Euskararen Aholku Kontseilua. Batetik, hilero elkartzen da batzorde iraunkorra, eta, bestetik, urtean bi batzar ireki egiten dira, herritarrek eta eragileek parte hartu ahal izateko. Hain zuzen ere, asteazkenean, urtarrilaren 14an, batzar irekia egingo du kontseiluak: 18:00etan izango da, Galtzaundiren egoitzan, Plaza Berrian.

Ordubete inguruko bilera izango da. Alde batetik, 2025ean euskara sustatzeari dagokionez egindako lan nagusien berri emango da, eta, bestetik, 2026an heldu beharreko erronkak hartuko dira aztergai. Izango da tartea ekarpenak eta galderak egiteko ere. Edozein herritarrek eta eragilek parte har dezake bileran.

Tolosako Udalak 2024ko abenduan onartu zuen Hizkuntza-politikako plan estrategikoa 2025-2034 dokumentua, eta horri jarraituz ari dira garatzen euskara sustatzeko politikak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA