Flandriako ikasleak Tolosan, Orixe BHIko ikasleekin elkartrukean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/03 | Euskara eta Hezkuntza
  • “Glocal challenges” izeneko proiektuaren baitan, eragin lokala duten erronka globalak lantzen aritu dira ikasleak Foru Aldundiak martxan jarritako “Etorkizuna Eraikiz” proiektuaren barruan.

  • Besteak beste aldaketa klimatikoa, ekonomia zirkularra, elektromugikortasuna edota kontsumo jasangarria izango dituzte aztergai.

 

Hiru urte daramatzate Menen herriko ikasleak gurera etortzen Orixe BHIko ikasleekin elkartrukean. Patxi Amantegi zinegotziak egin zien atzo arratsaldean harrera ofiziala Tolosako Udalean.

Astebetez izango dira Flandriako ikasleak Tolosan “Glocal challenges” izeneko proiektuaren baitan alor ezberdinak aztertzen. Eragin lokala duten erronka globalak lantzen arituko dira egunotan bi ikastetxeetako ikasleak Foru Aldundiak martxan jarritako “Etorkizuna Eraikiz” proiektuaren baitan. Besteak beste, aldaketa klimatikoa, ekonomia zirkularra, elektromugikortasuna edota kontsumo jasangarria izango dituzte hizpide.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA