Herrikide ikastetxearekin elkartrukean etorritako poloniar ikasleei harrera egin die Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/10/23 | Euskara eta Hezkuntza
  • 12 eta 17 urte bitarteko 50 bat ikasle eta irakasle etorri dira Tolosara Herrikide ikastetxearekin duten harremana tarteko. 

Poloniako ikasleak ditu aste honetan Herrikide ikastetxeak bere geletan. 12-17 urte bitarteko 50 bat ikasle eta irakasle etorri dira Tolosara Herrikide ikastetxearekin duten harremana tarteko. Eskoletara joateaz gain, Tolosaldeko hainbat txoko bisitatuko dituzte, tokian tokian ohikoak diren ekintzak eginez.

Aurrez, baina, Tolosako Udalak harrera egin die gaur udaletxean. Joseba Ormazabal Gazteria eta Hezkuntza alorretako zinegotziak gisa honetako proiektuek duten garrantzia azpimarratu du: “Ikasle trukaketa proiektua hizkuntzak ikasteko aukera soil bat baino gehiago da, bizi-ikasketarako esperientzia bat baita, elkar ezagutzeko eta bizipen berriak izateko aukera eskaintzen duena. Kasu honetan, ikasle poloniarrei, Tolosa, gure herria, ezagutzeko aukera eskainiko diena”.

Harrera hitzen ondoren, Gozatu eta Gozarazi Tolosaldea bideoa ikusi ahal izan dute bertaratutakoek, Tolosaren izaera eta esentzia laburbiltzen dituena.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA