Lan mundua euskalduntzera bideratutako udako ikastaroa, ekainaren 13an, Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/05/27 | Euskara eta Hezkuntza
  • Egun osoko jardunaldia izango da Kultur Etxean, eta ekainaren 10a izango da izena emateko azken eguna.
  • Euskara teknikariei, sindikatuei, enpresa arduradunei eta euskararen aldeko gizarte eragileei zuzenduta dago ikastaroa.

 

Euskararen normalizaziorako bidean, eta euskararen erabilera egunerokotasuneko esparru guztietara zabaltzeko asmoz, udako ikastaro bat antolatu dute, Tolosan, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Euskalgintzaren Kontseiluak, udalaren eta aldundiaren babesarekin eta Galtzaundi Euskara Taldearen laguntzarekin. 

‘Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia berriak arnasguneetatik’ izenburupean, lan munduan euskararen erabilera indartzeko estrategiak aztertzea izango du helburu ikastaroak. 

Ekainaren 13an izango da, Kultur Etxeko areto nagusian, eta egun osoko jardunaldia izango da: 09:00etatik 16:30era. Euskara teknikariei, sindikatuei, aholkularitza edota enpresa arduradunei eta euskararen aldeko gizarte eragileei dago zuzenduta, bereziki, baita hizkuntza politikan eta gizarte eraldatzeko prozesuetan interesa duen edonori ere.

Izen ematea dagoeneko zabalik dago, ekainaren 10a bitarte, eta UEUren webgunearen bidez egin ahal izango da. Egitarauaren inguruko xehetasunak hemen daude eskuragarri

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA