Eskuhartze familiarra eta lagun egite zerbitzuen ebaluazioa egingo du udalak erabiltzaileen iritzia jasota

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/09/09 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Zerbitzuen onuradunek galdetegi bat jasoko dute etxean, eta galdetegi hori beteta udaletxean aurkeztu ahal izango dute irailaren 18ra bitarte. E-posta bidez ere bidali ahalko dira galdetegiak gizartezerbitzuak@tolosa.eus helbidera.

  • Bi galdetegi dira guztira, programa bakoitza baloratzeko. Zerbitzuak baloratu nahi dituzten herritarrek udaleko web orrian ere bete ditzakete galdetegiak.

 

Eskuhartze familiarra eta lagun egite zerbitzuen ebaluazioa egingo du Tolosako Udalak datozen asteetan. Zerbitzuen erabiltzaileei bi galdetegi bidali zaizkie etxera balorazioa egiteko, programa bakoitzeko bat, eta, nahi izanez gero, telematikoki ere bete ditzakete www.tolosa.eus webgunean.

Galdetegiak fisikoki betetzen dituztenek udaletxean utzi ditzakete irailaren 18ra bitarte, Gizarte Zerbitzuen bulegoan jarri den kaxan, astelehen, astearte eta asteazkenetan 10:00etatik 11:00etara. Dena den, emailez ere bidali daitezke gizartezerbitzuak@tolosa.eus helbidera.

Zerbitzuak baloratu nahi dituzten herritarrek ere bete ditzakete galdetegiak www.tolosa.eus webgunean. Irailaren 21etik aurrera aztertuko ditu udalak erantzunak, ondorioak ateratzeko.

Tolosako Udala aurten udaleko zerbitzuen ebaluazioa egiten ari da, eta marko horretan kokatzen dira galdetegi hauek. Uztailean egin zen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren ebaluazioa, eta etorkizunean zerbitzu gehiago ebaluatzea aurreikusten da.

 

Galdetegiak betetzeko egin klik:

 

  1. Lagun egite zerbitzuaren ebaluazioa

  2. Familia eskuhartze zerbitzuaren ebaluazioa

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA