Eskuratu Gizarte Zerbitzuen gida irakurterraza

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/10/09 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • UDATEn edo Gizarte Zerbitzuen sailean eskaera egin behar da gida jasotzeko, telefonoz deituta 943 697 500 zenbakira edo email bidez gizartezerbitzuak@tolosa.eus helbidera idatzita. Gizarte eragileen bidez ere eskuratu daiteke.

  • Gizarte Zerbitzuen gidak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak (Udalak, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak) arlo horretan eskaintzen dituen zerbitzuak gizarteratzea du helburu, eta erabilgarria izan daiteke adinekoentzat, atzerritarrentzat edo zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat.

 

Otsailean aurkeztu zuen Tolosako Udalak Gizarte Zerbitzuen gida irakurterraza, eta eraikin publikoetan eta gizarte eragileen artean banatzea zen asmoa, baina konfinamenduaren ondorioz banaketa eten behar izan zen. Egungo egoera dela-eta, ezin da gida eraikin publikoetan utzi, eskuz esku ibiltzeko arriskua baitago. Hortaz, eskaera bidez banatuko da Gizarte Zerbitzuen gida irakurterraza.

Udala harremanetan jarriko da gizarte eragileekin gidaren berri emateko, eta gizarte arloko elkarte eta talde guztiei banatuko zaizkie ale batzuk. Bitartekari lana ere egingo dute eragileek, hau da, interesa izan dezaketen erabiltzaile eta pertsonei gidaren berri eman eta dagokienentzat aleak eskatuko dituzte. Gainerako herritarrek ere egin dezakete eskaera UDATEn edo Gizarte Zerbitzuen sailean, telefonoz deituta 943 697 500 zenbakira edo email bat bidaliz gizartezerbitzuak@tolosa.eus helbidera.

 

Gizarte Zerbitzuen gida erabilgarria izan daiteke adinekoentzat, atzerritarrentzat edo zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzat. Helburua da herritarrei modu ulerterrazean eskaintzen diren zerbitzuen berri ematea eta gizarte zerbitzuak herritarrengana gerturatzea. 6 hizkuntza ezberdinetan dago eskuragarri, eta guztira 7 ataletan dago antolatuta herritarrek informazioa modu errazean jaso dezaten. Udalaren webgunean ere kontsultatu daiteke.

 

2019ko apirilean argitaratu eta banatu zuen udalak Gizarte Zerbitzuen Gida etxe guztietara, herritarrek eskura izan zitzaten eskaintzen diren zerbitzu eta laguntza guztiak. Dena den, behar anitzak dituzten herritarrei zuzendutako gida ulerterraza kaleratzeko beharra sortu zen, helburua izanik baliabide guztien aurkezpen laburra egitea, Gizarte Zerbitzuen inguruko informazioa herritar guztiei helarazteko.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA