Tolosaldeak saritu egingo du ez erretzeko arrazoiak ondoen islatzen dituen Instagrameko argazkia

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/05/15 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Instagrameko lehiaketaren osagarri, erakusketa bat egingo da tabakoa-kalamua korapiloari buruz, tailer hezitzaileak ere izango dira eta ekitaldi nagusia, berriz, hilaren 31n izango da.

Urtero maiatzaren 31n izaten den Tabakorik gabeko Munduko Egunaren harira, Tolosaldean osasun-arloan aritzen diren zenbait erakundek ekintza batzuk jarri dituzte abian tabakoaren eta kalamuaren kontsumoa murrizteko helburuarekin. Ekimen horien artean dago Instagrameko argazkien lehiaketa. 150 euroko saria jasoko du erretzeari uzteko arrazoiren bat ondoen islatzen duen argazkiak.

Parte hartu nahi dutenek tabakoa alde batera uzteko arrazoiren bat erakusten duten argazkiak jarri behar dute Instagramen, #ezerretzekozurearrazoiak traolarekin. Partaide bakoitzak nahi adina irudi igo ditzake eta maiatzaren 21 da lehiaketan parte hartzeko azken eguna. Whatsapp bidez ere bidal daitezke argazkiak, 667113632 zenbakira, edo tolosaldea@aecc.es helbidera ere bai.

AECC Gipuzkoa, Amasa-Villabona eta Tolosako udalak, OSI Tolosaldea, Asuncion klinika eta Tolosaldea-Goierriko Osasun saila koordinatuta ari dira lanean eskualdean, duela lau urtetik hona garatzen diren ekimenak sustatzeko. Nerabezarorako Prebentzio Mahaiaren testuinguruan antolatutako kanpaina da.

Instagrameko argazki-lehiaketa honez gain, badira aurreikusitako beste jarduera batzuk ere; adibidez, zenbait ikastetxek tailer hezitzaile egingo dituzte maiatzean. “Tabakoa-kalamua korapiloa” izenburupean, nerabeei zuzenduta egongo dira tailerrak, substantzia horiek kontsumitzearen eta edukitzearen inguruan hausnarketa sustatzeko helburuarekin.

Azkenik, maiatzaren 31n, Tabakorik gabeko Munduko Egunean, ekitaldi bat egingo da jardueraz betetako hilabete honi amaiera emateko eta ekitaldian, Instagrameko lehiaketako sariak banatuko dira eta aurkeztutako argazkien erakusketa jarriko da. Egun horretan bertan, kaleko ekintza bat ere egingo da, herritarrak tabakoa eta antzeko beste substantzia batzuk kontsumitzeak dituen arriskuez sentsibilizatzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA