TOPIC Museoak, bihar, ekainak 2, irekiko ditu berriro ere ateak

Tolosako Udala
2020/06/01 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Herritarrek urteurrena dela eta etxeetan jasotako museo bisitatzeko gonbidapenak abuztuaren 31ra arte erabili ahal izango dituzte.

  • Bisitek ordubeteko iraupena izango dute eta aurretik erreserba egin beharko da 943 65 04 14 telefono zenbakira deituta edota cit@cittolosa.com helbidera idatzita.

 

Itxialdiaren ondotik, bihar, ekainak 2, ateak irekiko ditu berriro ere TOPIC Museoak, hori bai, egoerak eskatutako neurri guztiak hartuta.

Bisitak segurtasun osoz egiteko, distantziak mantendu beharko dira eta ezingo dira txotxongiloak edota bestelako ageriko elementuak ukitu. Musukoa edota maskarila erabiltzea ezinbestekoa izango da eta debekatuta dago igogailua erabiltzea, guztiz beharrezkoa den kasuetan izan ezik.

Bisitek ordutebeteko iraupena izango dute eta Museoko lantaldeko kide batek gidatuko ditu. Bisitetarako aurretik hitzordua eskatu beharko da 943 65 04 14 telefono zenbakira deituta edota cit@cittolosa.com helbidera idatzita.

Museoak ondorengo ordutegia izango du: lanegunetan, 15:30-19:00 bitartean eta asteburu eta jaiegunetan berriz, goizez, 10:30-14:00 eta 15:30-19:00.

Gonbidapenak erabilgarri abuztuaren 31ra arte:

TOPIC Museoa martxan jarri zenetik 10 urte igaro dira eta urteurrena tolosarrekin ospatzeko,Tolosako Udalak eta TOPIC Zentroak museoa ezagutzeko bina sarrera banatu zituzten itxialdia hasi aurretik Tolosako etxebizitza guztietara. Helburua: urteurrena modu berezian eta herritar guztiekin ospatzea eta tolosarrei munduko hainbat herrialdetako kultura bertatik ezagutzen hasteko aukera eskaintzea.

Gauzak horrela, etxean jasotako gonbidapenak abuztuaren 31ra arte erabili ahal izango dira. Uda honetan beraz, tolosarrek txotxongiloen mundua gertuagotik ezagutzeko aukera izango dute.

Udaletik, TOPIC Museoak gordetzen dituen altxorrak ezagutzera joateko gonbita luzatu zaie tolosar guztiei, herrian ditugun altxorrak ezagutu eta tolosar guztion zati den kulturaz gozatzeko.