Fronton kafetegi-jatetxea ustiatzeko proposamenak aurkezteko epea zabalik martxoaren 15a bitarte

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/01/21 | Hirigintza
  • Eraikinaren bi zerbitzuen, kafetegia eta jatetxea lote bakar batean, 30 urtetarako kontzesioa atera da lehiaketara.
  • Kanpokaldea berritu du jada Udalak; barrukaldea eraberritzeko lanak esleipendunak gauzatu behar ditu.

Zabaldu da Fronton kafetegi-jatetxea kudeatzeko proposamenak aurkezteko epea: martxoaren 15eko 13:00ak bitarte izango da horretarako aukera. Udaten, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira proposamenak. Bigarrenez atera da lehiaketara ustiapenaren esleipena, aurrekora ez baitzen proiekturik aurkeztu. Baldintza berberak mantentzen dira, aldaketa bakarrarekin: bi zerbitzuak, kafetegia eta jatetxea, batera atera dira lehiaketara, lote bakar batean. 30 urtetarako kontzesioa da Udalak kaleratu berri duena, aurrekoaren aldean 5 urte gehiago, 25 urtetakoa baitzen.

Eraikinaren kanpokaldeko birgaitze lanak burutu ditu jada Udalak; barrukaldean, berriz, zerbitzuaren esleipendunak egin beharko ditu eraberritze lanak. Guztira 1.171.488,94 euroko inbertsioa aurreikusi da aurre-proiektuan: kafetegian 769.450 euro (BEZ kanpo); jatetxearen kasuan, aurre-proiektuaren arabera, 402.037,93 euroko inbertsioa gauzatu behar du ustiatzaileak.

Urteko, ustiatzaileak lokalaren balioaren %3ko kanona ordaindu beharko du, 25.294,80 euro/urteko zehazki. Bete beharreko baldintzen artean aurkitzen dira: gutxieneko 10 langile izatea; kultur jarduerak burutzea; euskara eta berdintasun irizpideak betetzea bere osotasunean; ardatza euskal sukaldaritza izatea, tradizionala edota berritzailea, sasoiko eta kalitatezko produktuak erabiliz gutxienez %50ean; eta urte osoan egotea irekita zerbitzua, astean egun bateko atsedena hartzeko aukerarekin, betiere asteburu edota jai egunetan izan ezik, beste hainbaten artean.

Proiektua eta kafetegi-jatetxea ustiazteko baldintzen pleguak www.tolosa.eus -en kontsultatu daitezke edota Udaleko Obra eta Zerbitzuen departamentuan.

Fronton eraikinaren kanpokaldea berritzeko lanak amaituta

Udalak 500.000 euro bideratu ditu eraikina eraberritzeko. Zehazki, teilatua eta fatxada berritu eta irisgarritasuna bermatzeko maldak eta igogailua eraiki dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA