Fronton kafetegia eta jatetxea ustiatzeko lehiaketa berria egingo du Udalak aurrekoaren baldintza berdinetan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/18 | Hirigintza
  • Fronton kafetegia eta jatetxea ustiatzeko proposizioak aurkezteko epea atzo amaitu zen, irailak 17. Ez da proposamenik egon.
  • Udalera informazio eske bertaratutako hainbat interesatuk baldintzak egoki aztertu eta ustiapen-proposamenak prestatzeko denbora gehiago behar dutela adierazi dute.

Fronton kafetegia eta jatetxea ustiatzeko proposamenak aurkezteko epea atzo amaitu zen, irailak 17. Ez da proposamenik aurkeztu, baina interesatu ugari bertaratu dira Udalera informazio eske. Interesatu hauek adierazi dute denbora gehiago behar dutela baldintzak egoki aztertu eta proposamenak prestatzeko. Hori horrela, Udalak berriro aterako du lizitazioa egun gutxi barru, aurrekoaren baldintza berberak mantenduz.

Honakoa izango da jarraituko den prozedura administratiboa: bihar, asteazkena, Kontratazio Mahaia batuko da lizitazio prozedura hutsik geratu dela ebazteko. Ondoren lizitazio berria onartuko du Gobernu Batzarrak. Aurreikusten da 10 egunetan abian egotea lehiaketa berria.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA