Larramendi eta Belate auzoak lotuko dituen zubiaren eraikuntza lanak abian dira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/10/04 | Hirigintza
  • Obrak datorren urte hasierarako amaitzea aurreikusi da eta, guztira, 1.145.922,45€ko aurrekontua izango dute.
  • Zubi berria oinezkoentzako eta bizikletentzako izango da eta Larramendi auzoa Belateko pasealekuarekin lotuko du Arkaute parean.

 

Larramenditik Belatera joan-etorriak irisgarriagoak, arinagoak eta azkarragoak bilakatzear daude, izan ere, dagoeneko hasi baitira bi auzoak lotuko dituen zubi berriaren eraikuntza lanak.

Aipatu pasabidea oinezkoentzat eta bizikletentzat izango da eta behin lanak amaituta, Larramendi auzoa Belate pasealekuarekin lotuko ditu, Arkaute parean. Modu horretara, zubi berriak bi auzoak bata bestearekiko gerturatu edota elkartuko ditu eta herritarrek alde batetik bestera modu azkar, eroso, eta irisgarrian pasa ahal izango dute. Segurtasuna ere bermatuta egongo da, ibilgailurik ez baita igaroko zubi berritik.

Guztira 1.145.922,45€ bideratu ditu Tolosako Udalak eraikuntza lanetara eta Amenabar eta Exbasa obra eta zerbitzuak enpresek sortutako aldi baterako enpresa elkartea (ABEE) izango da zubia eraikitzearen arduraduna. Lanak lau hilabeteko iraupena izango dute eta datorren urte hasierarako amaitzea aurreikusi da.

Irisgarritasuna eta segurtasuna ardatz

Zubi berria altueran eraikiko da, hau da, sarbidea espaloia baino maila altuagoan egongo da, altuera hori uholde-arriskuari aurre egiteko nahitaezko neurria baita. Edozein kasutan, irisgarritasuna bermatuta egongo da uneoro eta horretarako zubiaren sarbidea igogailuen eta eskaileren bidez egingo da.

Gauzak horrela, pasabidea hormigoi armatuzko bi estributan oinarrituko da, ibilguaren egungo hormaren altuera gaindituko dutenak. Zubiaren egitura nagusia altzairua izango da eta zorua, aldiz, egurrezkoa. Azken hau irristakorra ez izatea bermatuko da. Horrez gain, led argiteria jarriko da, argi-kutsadura gutxitzeko eta energia aurrezteko.

Pasabidea eraikitzeak ahalik eta eragin txikiena izango du hiri-ingurunean. Belate pasealekuko oinezkoen bidegurutzea eskailera gunera hurbiltzeko, zebra-bidea altxatuko da eta berri bat jarriko da iparralderago, galtzadaren gainean nabarmenduta.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA