Tolosako Irisgarritasun Plana eguneratzeko hirugarren saio irekia, ekainaren 19an

Tolosako Udala
2024/06/14 | Hirigintza
  • Irisgarritasuna bermatzeko 12 urteko ekintza plana aurkeztuko da saioan.
  • Arratsaldeko 17:00etan egingo da udaletxeko batzar aretoan eta interesa duen herritar eta eragile orori dago zuzendua. 

 

Urtarrilaz geroztik Tolosako Udala Irisgarritasun Plana berrikusi eta eguneratzeko lanean ari da. Egun indarrean dagoen plana orain 20 urte sortu zen, eta egungo zein etorkizuneko errealitate eta beharretara egokitzea da helburua. Prozesuan zehar informazio saio irekiak egin dira, eta herritar eta eragileei ekarpenak egiteko aukera eman zaie. Datorren astean, hirugarren saioa egingo da, orain arteko lana aurkezteko.

Orain arteko lanketaren deboluzio saioa

Lehen saioan prozesuari buruzko informazioa azaldu zen; bigarrenean, berriz, diagnosiaren inguruko azalpenak eman eta herritarren eta eragileen proposamenak jaso ziren. Hirugarren saio honetan, diagnostikotik abiatuta, irisgarritasuna bermatzeko 12 urteko ekintza plana aurkeztuko da. 

Saio hau ere irekia izango da. Datorren asteazkenean, ekainak 19, egingo da, 17:00etan udaletxeko batzar aretoan. Gaiarekiko interesa duen herritar edota eragile oro dago parte hartzera gonbidatuta.

Irisgarritasun Planaren berrikuspen eta eguneraketa lau esparrutan oinarrituta dago: erabilera publikoko eremuak, garraioa, komunikazioa eta eraikin publikoak. Prozesuaren inguruko informazio guztia eskura dago https://partaidetza.tolosa.eus/eu/ webgunean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA