Dirulaguntza deialdi bateratua abiarazi du Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/06/08 | Idazkaritza

Tolosako Udalak hainbat arlotako dirulaguntza deialdi bateratua landu du, Legealdi Planean jasota zegoen moduan. Izan ere, Udal Gobernuarentzat garrantzia berezia duen eta estrategikoa den ekintza bat da hau, herritar, talde eta eragile askorengan dutelako eragina laguntzek, eta sektore eta talde horiek egiten duten lana ezinbestekoa delako herriak duen dinamismo eta jarduera aurrera eraman eta mantendu ahal izateko.

Zentzu horretan, aurten, lehen aldiz egin da deialdi bateratua, hau da, dirulaguntza guztiak batera argitaratu dira, bi helbururekin: batetik, herritarrei dirulaguntza bat eskatzeko prozedura errazteko, eta, bestetik, barne kudeaketa eraginkorragoa izateko, eta herritarrei kalitatezko zerbitzua emateko. Herritarren arloan, barne lanketa sakona egin da modu bateratuan, zeharkakotasunez eta ikuspegi orokor batetik landuz dirulaguntzen gaia, eskabideetan erraztasunak emateko xedearekin; besteak beste, irizpideak bateratu, dirulaguntzen inguruko fitxak sortu eta herritarren eskura jartzeko ereduak sortu dira.

Honakoak dira udalak abian jarri dituen dirulaguntza deialdiak: kultura arloko dirulaguntzak, gazteria arloko dirulaguntzak, emakume eta berdintasunerako laguntzak, euskara arlokoak, kirol arlokoak, gizarte zerbitzuetako dirulaguntzak eta enpresen lehiakortasunaren arlokoak.

Dirulaguntzen inguruko informazio guztia udal webgunean

Dirulaguntzen informazio guztia jasotzeko atal bat sortu da Tolosako Udalaren webgunean. Bertan aurkitu daitezke dirulaguntza bakoitzaren araudia, zein helburu dituen, nori bideratzen zaion, zenbateko laguntza jaso dezakeen, bete beharreko baldintzak etab.

Bestalde, gida bat ere sortu da dirulaguntzak nola eskatu eta hauen justifikazioa non eta nola egin modu ulergarrian herritarrei helarazteko.

Informazio gehiagorako edo izapide elektronikoak egiteko laguntza jasotzeko KZgunea herritarren zerbitzura dago, eta dagokion departamentuarekin ere jarri daiteke harremanetan 943 65 44 66 telefono zenbakian.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA