Familia ugariagatiko hobarien eskakizuna berritu beharko dute familiek aurten

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/12/29 | Idazkaritza

Orain arte familia ugariagatiko hobarien onuradun izan direnek eskakizunak berritu beharko dituzte aurten hobariak izaten jarraitzeko. Urtez urte automatikoki berritzen zen familia ugariagatiko hobariaren onuradunen zerrenda ondasun higiezinen gaineko zergan eta/edo trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan. 2022ra begira, ordea, araudi berriaren ondorioz, familia ugariek berriro egin beharko dituzte hobarien eskakizunak.

Eskakizunak 2022ko urtarrilaren 1etik otsailaren 15era egin daitezke, biak barne. Telematikoki egitea gomendatzen da, hemen ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkion eskaerak, eta hemen ibilgailuen gaineko zergari dagozkionak.

Eskakizuna online egiteko beharrezkoa da identifikazio elektronikoa izatea (NAN elektronikoa, Baqk…). Tolosan Baqk atera daiteke Udalean edo Kzgunean hitzordua eskatuta, eta Euskadi osoan 600 gune baino gehiago daude (Izenperen webgunean dago bulegoen zerrenda).

Zalantzarik izanez gero, errentak@tolosa.eus helbidera idatzi daiteke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA