Gipuzkoako Batzar Nagusien bilkura ibiltaria egin da gaur Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/07/02 | Idazkaritza

Gipuzkoako Batzar Nagusiek urtero herri bat aukeratzen dute bilkura ibiltaria egiteko, Gipuzkoako herriekin harremanak estutzeko helburuarekin. Gaurkoan, Tolosaren txanda izan da.

 

1979an Batzar Nagusiak berriro eratu zirenetik bigarren aldia da Tolosan egiten dela bilkura ibiltaria. Aurrekoa 1999an izan zen.

 

Goizeko 10:00etan elkartu dira Plaza Zaharrean Batzar Nagusietako lehendakaria, Xabier Ezeizabarrena, Markel Olano Diputatu Nagusia eta Olatz Peon alkatea, baita ere gainerako diputatu, batzarkide eta herriko zinegotziak. 

Dantzari zein txistularien harreraren ostean,  udaletxe barruan, Olatz Peon alkateak Batzar Nagusien ohorezko liburua sinatu du eta Xabier Ezeizabarrena lehendakariak eta Markel Olano Diputatu Nagusiak Tolosako Udalaren ohorezko liburua.

Jarraian, bilkura ibiltariari hasiera eman zaio udaletxeko pleno aretoan. Lehenik eta behin, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakariak eta Tolosako alkateak, Olatz Peon Ormazabalek, hartu dute hitza. (bi hitzaldiak irakurgai beheran).

Ondoren, Osoko Bilkurako gai zerrendari heldu diote:

Eztabaidagai ziren gaurkoan:

  • Foru-Arauaren Proposamena aintzakotzat hartzea, bidezkoa bada: Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2022. urterako aurrekontuak onartzen dituen abenduaren 22ko 6/2021 Foru Araua aldatzen duena, EH Bildu batzarkide-taldeko Oskar Bordes jaunak eta Ernesto Merino jaunak aurkeztua.
  • 2023ko uztailaren 2ko Osoko Batzar Ibiltaria egingo den lekua finkatzea: OIARTZUN.

 

Osoko Bilkura ibiltariari amaiera emateko klarinek Agur Jaunak jo dute.

 

Ikusi gaurko Osoko Bilkura ibiltaria hemen: jggipuzkoa.seneca.tv/items?locale=eu

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA