Udate lanpostu gehiagoz hornituko da zerbitzu hobeagoa emateko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/11/04 | Idazkaritza
  • Horixe da Osoko Bilkuran onartutako gaietako bat, herritarren arreta zerbitzua hobetu eta bertako itxaron denborak murrizteko pertsonal gehiago Udatera bideratzea

  • Halaber, aho batez onartu da hainbat kreditu gehigarri egitea, besteak beste sistema informatikoak berritu eta mantenu lanak gauzatzeko

 

Maiatzean zabaldu zituen Udate eraberrituak ateak, zerbitzuaren berregituraketaren eta espazioaren eraberritze lanen ostean.

Herritarren arretara zerbitzu berriak tramiteak modu azkarrago, erosoago eta pertsonalizatuago batean egiteko aukera eskaintzen du. Udaten herritarrek tramite guztiak bertan egiteko aukera dute: eskaerak, erregistroak, baimenak, lizentziak, instalazioen erreserbak, iradokizunak, diru-laguntza eta laguntza ezberdinen tramitazioa, errolda, tasa eta zergen kudeaketa....

Zerbitzu integral berriarekin administrazio elektronikoaren ezarpenean pausoak eman dira eta herritarrei tratu indibidual eta pertsonalizatuagoa eskaintzen zaie, langileak horretan trebatu baitira. Makina bat ere ezarri da izapide ezberdinak eta kontsultak egiteko eta bulegoko ordutegia zabaldu: 7:15etatik 14:15etara astelehenetik ostiralera, ostegunetan ezik, arratsaldez ere zabalik egongo baita, 7:00etatik 19:00etarako ordutegian.

Jada hilabete batzuk daramatza zerbitzuak martxan eta orain, zerbitzua eta arreta hobetu eta batez ere, itxaron zerrenda murrizteko helburuarekin Udate lanpostu gehiagoz hornitzea erabaki da.

Horixe da, hain justu, gaurko Osoko Bilkuran aho batez onartu den gaietako bat. Gauzak horrela aurrerantzean pertsona bat gehiago egongo da bulegoan herritarrak artatzen.

Kreditu gehigarriak premiei erantzuteko

Aho batez onartu dira, baita ere, diru-partida batzuetan kreditu gehikuntzak egitea beharrei erantzuteko. Guztira, kreditu gehigarria 95.350 eurokoa izan da eta besteak beste, informatika zerbitzuetarako, gizarte zerbitzuetako irabazi asmorik gabeko erakundeetarako, lorategi eta parkeen mantenu lanetarako eta haur-eskolaren eta beste zenbait eraikin publikoen mantenu lanak egiteko izango da.

Mozio eta kontra-mozioak egoitzen inguruan:

EH Bilduk Gipuzkoako Erresidentzien grebaren harira mozioa aurkeztu du eta EAJ-PNVk kontra-mozioa. Azken hau atera da aurrera, EAJ-PNV eta PSE-EEren aldeko botoekin eta EH Bilduren aurkakoekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA