Lurreko Telebista Digitalaren frekuentzian aldaketak egongo dira

Tolosako Udala
2019/11/27 | Informatika
  • Eraikin batzuetan telebista seinalea jasotzeko instalazioa aldatu beharko da. Aldatu behar dutenek diru-laguntza eskatu dezakete.

 

Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) frekuentziak aldatzeari ekingo diote, Bigarren Dibidendu Digitalaren ondorioz. Hala, Europak aginduta, 2020ko ekainaren 20rako libre utzi behar da 700 MHz-ko banda telefonia mugikorraren bosgarren belaunaldia ezartzeko (5G).

Prozesuak ez du telebista katerik desagerraraziko, ezta sorraraziko ere. Telebista eta LTD deskodegailuak ere ez dira aldatu beharko.

Eraikin batzuetan telebista seinalea jasotzeko instalazioa aldatu beharko da, eta aldatu behar dutenek diru-laguntza eska dezakete www.televisiondigital.es helbidean. Herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko, telebista kateek bi frekuentziatan emitituko dute behin betiko itzalaldia heldu arte.