Biodibertsitate gunean hamar jarduera egongo dira irailetik abendura bitartean

Tolosako Udala
2024/09/24 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Hainbat seminario, ikastaro eta irteera antolatu dira datozen hilabeteetan, tolosarrek  inguruko bioaniztasuna sakonago ezagutzeko aukera izateko

 

Ikasturte berria hasia den honetan, Tolosako Udaleko Biodibertsitate Guneak hainbat jarduera antolatu ditu irailetik abendura bitartean, herritarren artean ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta garapen jasangarria sustatzen jarraitzeko.

Biodibertsitate Gunea elkargune irekia da naturazale guztientzat, eta biodibertsitatea du ardatz nagusi, modu integralean ulertuta. Hala, antolatutako egitarauaren baitan hamar ekintza desberdin egingo dira, besteak beste, seminarioak, ikastaroak edota irteera desberdinak. Guztien helburua izango da biodibertsitate-gaiei buruzko ezagutzak herritarren artean zabaltzea eta biodibertsitarearen aldeko jarrera aktiboa sustatzea.

Ekintza guztiak herritarrentzat irekiak izango dira eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea biodibertsitategunea@gmail.com helbidera idatziz.  

Irailetik abendura bitarteko egitaraua

Irailak 25 | 18:00 | Tolosaldeko zuhaitz eta zuhaixka ohikoenak | Antxon Bandres Txokoa

Urriak 5 | 09:00 | Eraztunketa zientifikorako saio irekia, Aranzadi Z.E.ren eskutik | Zumardi Aundin

Urriak 9 | 18:00 | Hegaztien migrazioa |  Antxon Bandres Txokoan 

Urriak 30 | 18:00 | Biodibertsitatearen gordatzaileak. Hazi-bankua II. | Antxon Bandres Txokoa 

Azaroak 6 | 18:00 | Hegaztien elikadura | Antxon Bandres Txokoa

Azaroak 17 | Irteera: Biodibertsitatea etxetik 5 minutura | Ordua eta lekua zehazteke 

Azaroak 20 | 18:00 | Gipuzkoako Narrastiak I. | Antxon Bandres Txokoa 

Abenduak 1  | Irteera: Baso atlantikoko zikloak eta erritmoak. Udazkena, scherzo. |  Ordua eta lekua zehazteke 

Abenduak 4 | 18:00 | Gipuzkoako Narrastiak II. |  Antxon Bandres Txokoan

Abenduak 15 | Irteera: Artadi kantauriarra, baso erlikia |  Ordua eta lekua zehazteke 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA