Energiaren Superheroien I. Topaketa ekainaren 7an Zumardi Handian, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzeko

Tolosako Udala
2019/06/04 | Ingurumena

Ekainaren 7an, energia aurreztearekin lotutako frogak eta jolasak izango dira, gaztetxoentzat, Zumardi Handian. Tolosaldea Garatzen garapen agentziak energia aurrezteko kontzientziazio lanketa berezia egin du aurten, gaztetxoekin. Martxoan “​ Energiaren superheroia izateko gida​ ” kanpaina jarri zuen martxan, aurrezteko erronkak proposatuz. Ekintza horien artean zeuden, hala nola, gailu elektrikoak itzaltzea, oinez edo bizikletaz mugitzea, edota ur txorrota ixtea. Arrakasta izan du kanpainak: eskualdeko herri guztietako ikasleei banatu zitzaien liburuxka, eta segituen agortu zituzten IZPI superheroiaren lehen 300 kapa eta antifazak, gehiago eskatu behar izatera behartuz. Hortaz, garapen agentziak etxeko txikienen konpromiso maila balioan jarri eta egindako ahaleginagatik zoriondu nahi izan ditu.
Oraindik superheroi egiteko aukera dago, eta gida lortu ez duenak, bertsio digitala eskura izango du ​ https://www.tolosaldeagaratzen.eus/​ webgunean.

Ospakizun eguna
Bada, kanpainaren itxiera modura, eta Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Energiaren Superheroien I. Topaketa antolatu du garapen agentziak.
Nazioarteko Eguna hilaren 5ean opatzen bada ere, topaketa ekainaren 7an izango da, Tolosako Zumardi Handian. Intujaik dinamizatutako jolasak eta frogak egingo dituzte, eta ondoren merendola batez gozatzeko aukera izango dute. ​ Superheroi ​ guztiekin argazki erraldoi bat ere aterako da.
Eskualdeko ikasleak IZPIren kapa eta antifazarekin bertaratzeko dei egin du Tolosaldea Garatzenek.
 
Energiaren Superheroien I. Topaketa
Ekainak 7, ostirala, Tolosako Zumardi Handia.
17:30. Superheroien ginkana eta jolasak, Intujairen eskutik.
18:30. Superheroien merendola eta argazkia
19:00. Ekitaldiaren amaiera
*Oharra: eguraldi txarra eginez gero, bertan behera geldituko da.
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna 2019
Ekainaren 5eko Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, ekitaldi gehiago izango dira
eskualdean, bai egunean bertan, baita ondorengo egunetan ere:
Ekainak 5, asteazkena
Zizurkil.
17:15-17:45. Auzolana familiartean. Lurzorua garbi mantendu dezagun!
17:45-20:15. Tailerrak: txapa tailerra, eskulan tailerra eta hondakinen dominoa.
Aduna.
Eraginkortasun altuko birgaitzea gure etxebizitzetan: saio praktikoa.
Kultur aretoan, 18:30ean. Iraupena: 1:30.
Aldez aurretik izena eman behar da, udala@aduna.eus edo 628 532 303 telefonoan.
Ekainak 9, igandea
Aduna.
Biodibertsitatea eta fauna ezagutzeko irteera, Adunako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak
herrian dagoen aniztasun biologikoa ezagutzeko mendi-irteera.Ordua: 09:30-11:30.
Abiapuntua: Herriko plaza. Arropa eta oinetako erosoak, ura eta prismatikoak eramatea
gomendatzen da.
Gehienez 30 laguneko taldea osatuko da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, ekainaren
7ko 12:00ak baino lehen, udala@aduna.eus helbidera idatziz edo 943 692 571 telefonora
deituta (astelehenetik ostiralera, 8:30tatik 12:00tara).