Zerkausia berdez argiztatuko da Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/06/04 | Ingurumena eta Transizio Energetikoa
  • Bihar, ekainak 5, ospatuko da Ingurumenaren Nazioarteko Eguna, biodibertsitatea ardatz hartuta, eta Zerkausia argiztatuz bat egingo du Tolosako Udalak egunarekin.

  • Larunbatean mendi irteera egingo da San Esteban auzotik Dama Iturrira, bertako korridore ekologikoa ezagutzeko. Gehienez 15 lagunek parte hartu ahal izango dute irteeran eta parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea.

 

Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko da bihar, ekainak 5. Munduko herritarrak ingurumen gaien inguruan sentsibilizatzea eta motibatzea lortu nahi da egun honekin, jarrera baikorrak sustatuz. Eguna ospatzeko, urtero, gai ezberdin bat lantzen da, eta herrialde bat izaten da anfitrioia. Aurten, biodibertsitatea izango da landuko den gai nagusia eta Kolonbia izango da aukeratutako herria.

Tolosako Udalak ere bat egingo du Ingurumenaren Mundu Egunarekin, Zerkausia berdez argiztatuz eta ingurumena zaintzeak duen garrantzia gogoraraziz. Gaurtik igandera arte argiztatuko da Zerkausia. Horrez gain, larunbaterako mendi ibilaldia antolatu du Ingurumen sailak. San Esteban-Dama Iturri-San Esteban “korridore ekologikoa” ezagutu ahalko da irteeran. Ingurumen sailetik adierazi dutenez, herrietan leku batetik bestera joateko kaleak ditugun bezala, naturan ere beharrezkoak dira “korridoreak”. Leku bakoitzean bizi diren landare eta animaliak ezin badira elkarrekin komunikatu, harremanetan jarri, isolatuta gelditzen dira, uharte batean bezala eta, azkenean, desagertzen edo degradatzen joaten dira. Hori ez gertatzeko korridore ekologikoak oso garrantzitsuak dira.

Sei kilometroko ibilaldia izango da, eta parte hartzea 15 lagunera egongo da mugatuta. Goiz parteko ibilaldia izango da, San Estebango parkinetik abiatuta, 09:30ean. Irteeran parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 688 72 79 83 telefonora deituta edo mezu bat bidaliz tolosakoingurumenzentroa@gmail.com helbidera. Parte hartzaile guztiek maskara eraman beharko dute.

Biodibertsitatearen galera

Aurtengo Ingurumenaren Nazioarteko Eguna berezia izango da, Covid-19ak sortutako egoerak lotura zuzena baitu biodibertsitatearekin. Izan ere, sortu den krisia ez da osasun krisi huts bat, ekosistemaren ahultasunarekin, degradazioarekin eta biodibertsitatearen galerarekin lotura zuzena baitu. Horregatik, egoerari buelta eman eta indarberrituta irteteko, egoera eta momentua aprobetxatzea ezinbestekoa da, orain arteko bizi ohiturak aldatuz. Horretarako, baina, erakundeak, ekonomia eragileak, komunitate zientifikoa eta herritarrak batera joatea ezinbestekoa izango da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA