Ariketa fisikoa etxean egiteko entrenamenduak aukeran APP baten bitartez tolosar guztien eskura

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/18 | Kirolak
  • Mootiv entrenamendu aplikazioa deskargatu behar da eta premium bertsioan egunero egunero entrenamendu ezberdinak eskainiko dira, modu irekian eta kosturik gabe.

 

Isolamendu eta konfinamendu egun hauetan, herritarren arteko lankidetzak balio handiagoa hartzen du. Tolosako Udala eta Kirolzer (Usabal kiroldegia kudeatzen duen enpresa), herritarren ongizateari begira, derrigorrezko etxeratze honetan, ariketa fisikoa etxean egiteko aukera nola eskaini aztertzen aritu dira. Estresa, gogo-aldartea eta une honetan garrantzitsuena dena, sistema immunearen egoera hobetzen eta arazoak gainditzen laguntzen du kirolak eta horregatik sortu da eta jarri da herritarren eskura arike fisikoa egiteko entrenamendurako aplikazio berria.

Etxean nahitaez egon beharra dugun bitartean une honetatik aurrera Mootiv entrenamendu-aplikazioa deskargatu daiteke bere Premium bertsioan, irekia eta kosturik gabe.

APPak etxean neurrira egindako entrenamenduak egiteko aukera ematen du, bai entrenatzaile birtual indartsuaren bidez, algoritmo konplexu baten bidez entrenamenduak diseinatzen dituena edota entrenatzaile pertsonalen bidez ere.

Ez galdu aukera eta deskargatu APPa:

ANDROID

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.myvitale.mootiv&hl=es

APPLE

https://apps.apple.com/es/app/mootiv-entrenador-personal/id1489442001?l=en

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA