Irene Caminosek eskuratu du Kirol Galan 2016-17ko Tolosako kirolari onenaren txapela

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/12/21 | Kirolak
  • 2016-17an etorkizuneko kirolari aipagarrienarena Maria Lasarentzako izan da.
  • Kirolarien garaipenak ez ezik, Tolosako Udalak errekonozitu ditu kirolaren beste baloreak sustatzen dituzten pertsona zein eragileak.
  • Argazki galeria amaieran.

Tolosako Udalak herriko kirolari, kirol talde eta elkarteen lana balioan jarri eta izandako lorpenengatik errekonozitu zituen atzo, abenduak 20, ospatutako Kirol Galan.

Saria, aitortza, txaloak eta zorionak izan dira galaren oinarri. Honakoak izan dira, kategoriaz kategoria, izendapen guztiak:

Kirolari edota kirol talde onenak

2016-17ko kirolari onenaren txapela Irene Caminosek eskuratu du. Alorrez alor hautagaiak:

  • Txirrindularitzan, Unai Iribar eta Eukene Larrarte.
  • Igeriketan, Mutilen Absolutu taldea.
  • Atletismoan, Paula de Juan Razkin.
  • Bike Trialen, Irene Caminos.
  • Judoan, Iurre Iraola.
  • Urpeko Igeriketan, Irati Lakunza Elizalde eta Aras Karakus San Martin.
  • Patinaian, Rakel Estibariz.

Lorpenaren diploma, 2018rako doako abonoa Usabal eta Berazubirako kirol guneetarako eta Tolosa&Co-ko elkartekide diren establezimenduetarako erosketa baleak eskuratu dituzte.

Etorkizuneko kirolari edo kirol talde aipagarrienak

2016-17an etorkizuneko kirolari aipagarrienaren txapela Maria Lasarentzako izan da. Alorrez alor:

  • Txirrindularitzan, Arantxa Garikano, Amaia Imaz, Naia Amondarain eta Julen Dorronsoro.
  • Urpeko igeriketan, Markel Arrecibita.
  • Fondoko eskian, Mikel Plazas Iriberri eta Olaia Plazas Iriberri.
  • Mendiko eskian, Txomin Ortiz de Zarate.
  • Mendi lasterketan, Ane Iturria.
  • Arraunean, TAK-eko Neska Jubenilen Taldea.
  • Igeriketan, Kepa Oiartzun, Eneko Garmendia eta Maria Martin.
  • Atletismoan, Maria Felisa Nnegue Okomo, Ander Urango Arando, Maria Lasa Galarraga, Alejandro Herrero Ezpeleta eta 4*100 Mutil JubenilenTaldea.
  • Gimnasia erritmikoan, Joane Zugasti eta TCF-ko Infantil Taldea.
  • Patinaian, Leire Estanga.

Diploma bana jaso dute guztiek.

Klubek nabarmendu dituzten kirolariak

  • Igeriketan, Imanol Eceiza, Zuriñe del Pozo, Claudia Herreo, Naiara Soto, Eneko Barriola, Paula del Pozo, Maddi Barriola, Olaia Urretabizkaia, Naroa Erbiti, Maddi Matilla, Iraia Otegi, Leire Maritxalar, Joane Arzalluz, Eneko Barriola, Aritz Arrizabalaga, Igor Urdangarín, Gorka Duran eta Neska Absolutuen Taldea (Naroa Erbiti, Naiara Soto, Marta Alonso, Leire Muñagorri, Uxue Zabala, Zuriñe del Pozo, Ane Gonzalez, Maria Martín, Claudia Herrero, Maddi Barriola, Paula del Pozo, Eneka Muñagorri).
  • Arraunean, Neska Infantilen Taldea (Maider Erauncetamurgil, Izadi Otamendi, Ane Celaya, Iraia Lopetegi, Laiene Izaguirre, Maialen Ugalde, Irune Iraola, Alaitz Alfonso) eta Mutil Infantilen Taldea (Manex Balerdi, Xabier Collazo,Miguel Guibelalde, Aitor Iruiñ, Eñaut Izagirre, Oier Otegui, Ibai Vaquero, Gaizka Zubiaurre).
  • Judoan, Iñaki Lakunza, Ruben Lekuona eta Zuriñe Tardio.
  • Eskaladan, Aimar Uso.
  • Patinaian, Bittor Urkizar, Iñaki Zubillaga, Unai Perea, Laura García, Maite Iraeta eta Peio Aramendi.

Diploma bana jaso dute guztiek.

Ekitaldi honetan, kirolarien garaipenak ez ezik, Tolosako Udalak errekonozitu ditu kirolaren beste baloreak sustatzen dituzten pertsona zein eragileak:

  • Mugi-Tolosako partehartzaileak: Edurne Ugartemendia (86 urte), Antonia Iriarte (99 urte) eta Martina Zubia (92), zahartzaro aktiboaren eta osasuntsuaren eredu direlak
  • Betidanik kirolari babesa eman dioten eta aurten jubilatzen diren Angel Mari eta Anate Iturralde.
  • Berdintasunaren saria, Tolosaldea arraun elkarteari, emakume eta gizonen arteko ezberdintasuna murrizten laguntzeagatik.
  • Kirol ibilbidearena, Marta Alonso igerilariari.
  • Kirol jarduera solidario, partehartzaile eta bultzatzailearena, Agustin Agote (saharai naratiua lasterketa 6 aldiz) eta Carlos Peñari (Ginness liburuan 2016ean).
  • Eta azkenik, 2017Ko Aipamen bereziak: Miguel Arrastoa, mendizaletasunaren eredu izateagatik; Jon Ander Peña (pilotaria) eta Jon Irrisarri (txirrindularia), 2016ean profesionaletara jauzia goraipatuz; eta Joane Alijostes (arraunlaria), Irati Larrañaga (arraunlaria) eta Nerea Perez (patroia), Kontxako bandera lortzeagatik.

Sari banaketaz gain, ohitura zaharrari eutsiz, gimnasia erritmikako taldeak galan parte hartu dute koreografi pare bat eskainiz.

Tolosako kirol elkarteek urtez urte egiten duten lan bikaina goraipatu, kirolarien emaitzak ezagutu eta txalotzeko beta eskaini du 2017ko Kirol Galak. Zorionak guztiei.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA