Jende pilaketak ekiditeko bi karpa jarri dira Usabal kiroldegiko sarreran

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/09/21 | Kirolak
  • Kiroldegira joaten diren erabiltzaileek zein haurren gurasoek haien artean beharrezko segurtasun tartea mantendu dezaten jarri dira.

  • Haur igeriketako ikastaroetako hainbat mailatan izena emateko aukera dago. Beraz, dagoeneko izena emanda dutenek beste egun batean ere joateko aukera dute.


 

Usabal kiroldegian egokitzapenak egiten jarraitzen dute, bazkideen eta erabiltzaileen zein haien senideen osasuna babesteko. Hala, azken hilabeteetan legediak eskatutako araudira egokituz egin diren aldaketei, kiroldegi sarreran jarri diren bi karpa gehitu behar zaizkie.

Gaur egungo araudira egokitzeko egin diren aldaketak direla-eta, Usabalgo hall-ean zehaztutako sarrera eta irteera protokoloek bertan zain egoteko eremua murriztu egin dute. Hala, eta datozen egunetan hasiko diren ikastaroen atarian, kiroldegian sor litezkeen jende pilaketak ekiditeko jarri dira aipatutako bi karpak. Kiroldegira doazen bazkideen, erabiltzaileen zein gurasoen artean beharrezko segurtasun distantzia mantentzeko eta haien segurtasuna eta osasuna babesteko helburuarekin jarri dira.

Usabal kiroldegiak segurtasun protokolo zehatz bat dauka zehaztuta, legediak eskatzen dituen arauetara lotuta, eta beti ere erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Kiroldegira joaten diren guztiek jarraitu behar dute protokolo hori, koronabirusaren hedapena saihesteko.

 

Haur igeriketako ikastaroetan lekua dago

Haurrei zuzendutako igeriketa ikastaroetako hainbat mailatan lekua dago oraindik. Beraz, dagoeneko izena emanda duen norbaitek bigarren egun batean ere nahiko balu igeriketa ikastarora joan, horretarako aukera izango du. Libre dauden ordutegiei buruzko informazio gehiago Usabal kiroldegiko harreran edo 943 53 64 00 telefonora deituta eskura daiteke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA