Kiroldegiaren zerbitzua berrezarri dadin prozesu administratiboak abiatu ditu udalak, BPXport-ek bere proposamena onartuko ez duela jakitera eman ostean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/09/04 | Kirolak

Usabal Kiroldegiaren egoerari irtenbidea emateko udalak egindako proposamenari uko egin dio BPXport-ek. Halaxe jakinarazi dio udalari, telefono dei bidez, enpresako ordezkariak.

Horrenbestez, akordioaren bidea agortutzat jo du udalak, eta finkatu du hurrengo urratsen bide-orria. Gauzak horrela, prozedura administratiboak abiatu ditu zerbitzu hori berrezarri dadin, kontratuan jasota dagoena denbora luzez betetzen ari ez direla ikusita.

“Indarrean dagoen kontratu motagatik, legez genituen aukera urrien artean, eperik motzena eskatzen zuen aukera lehenetsi dugu orain arte. Abiatuko ditugun prozesu administratibo hauek, aldiz, beste denbora batzuk eskatzen dituzte”, ohartarazi du udal gobernuak.

Bitarte horretan, eta zerbitzu juridikoen gomendioei jarraituz, zuhurtziaz jokatzen jarraituko du udalak, egoera konpontzeko bidean emango diren hurrengo urratsak ez baldintzatzeko.

Zentzu horretan udalaren konpromisoa “erabatekoa eta irmoa” dela aitortu dute ordezkariek: “Kiroldegia zabalik nahi dugu, eta ahalik eta azkarren irekitzeko lanean jarraituko dugu”.
 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA