Parte hartze handia Tolosan egingo den Gipuzkoako igeriketa egokituko txapelketan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/01/23 | Kirolak

Datorren larunbatean, urtarrilak 27, Tolosako Usabal kiroldegian Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketa egingo da. 65 igerilarik parte hartuko dute aurtengo edizioan, iazko bikoitza. Izan ere, txapelketaz gain, Open formatua ere izango du lehiaketak. Hori dela eta, Arabatik, Bizkaitik eta Nafarroatik etorritako igerilariak ere lehian ariko dira. Txapelketa 10:00etan hasiko da eta bi orduko iraupena izango du gutxi gorabehera. Beste urte batez, Tolosako Udalaren eta Usabal kiroldegiaren laguntzari esker antolatuko da txapelketa.

Lehian ariko diren igerilari gipuzkoarren artean, Richard Oribe paralinpiarra egongo da, pasa den asteburuan, Donostiako urrezko danborra jaso duena. Horrez gain, 2017an etorkizuneko kirolariak izendatu zituzten hiru igerilarik ere parte hartuko dute: Iker Aizpuru, Garoa Etxabe eta Mikel Muñoz, besteak beste. Txapelketan parte hartuko duten Gipuzkoako taldeak hurrengoak izango dira: Dordoka K.E., Konporta K.E., Mindara, Oarsoaldea K.E. eta Ostadar SKT.

Gipuzkoako Openean, aldiz, hurrengo kirol elkarteek parte hartuko dute: Anfas Navarra, Ardoi IK, Aspace Alava, Deportiva Nautica Portugalete eta Gaude kirol elkartea. Ardoi IK elkartetik parte hartuko duten igerilari batzuk Espainiako garun paralisiko eta burmuineko gaitza dutenen federazioko igeriketa selekzioko kideak dira, beraz, maila altuko txapelketa ikusteko aukera egongo da. Igerilari guztiak lehiarako gogoz etorriko dira, oztopo guztiak gainditu nahian.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA