Usabal kiroldegiko ikastaroak doan probatzeko 'ate irekien astea' irailaren 16tik 20ra

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/09/10 | Kirolak
  • Ez da izena eman behar saioetarako, K-stretch ikastaroan izan ezik.

  • Ikasturtea irailaren 23an hasiko da eta bazkide ez direnek irailaren 11tik aurrea izena eman ahal izango dute.

  • Ikasturte osoko izen-emate sistema mantentzen da, hiruhilero baja emateko aukerarekin.

 

 

Usabal kiroldegiak ikasturte berrirako abian dituen ikastaroak probatu ahal izateko 'Ikastaroen ate irekien astea' antolatu da irailaren 16tik 20ra. Bertan doan proba daitezke Usabal kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaroetako batzuk. Ez da izena eman behar saio hauetarako, K-stretch ikastarorako izan ezik. Honakoa da ate irekien egutegia:

Jarduera

Irailak

Ordua

BODY PUNP

16

9:00 / 19:30

PILATES

 

 

CYCLING

17

9:15/19:30

DESAFIT 30’

 

8:30/20:15

ZUMBA

 

9:00/19:30

KICK BOXING

18

19:30

K-STRETCH®. Izena eman aurretik / Inscríbete antes.

 

9:15/18:30/19:15

KFIT Berazubi

 

9:15/ 19:30

JUMPFIT

19

9:15/ 19:15

ACUAGYM

29

9:00/19:30


 

Izen ematea zabalik, bazkide ez direnentzat 11tik aurrera

Ikasturtea irailaren 23an hasiko da. Hori horrela, bazkide direnak jada izena eman dezakete eta ez direnek aldiz asteazkenetikl (irailak 11) egin ahal izango dute. Izen ematea Usabalen gauzatu daiteke. Bazkide direnek, ordea, telefonoz, web orriaren bitartez edota Facebook sarearen bidez ere egin dezakete.

Ikasturte osoko izen-emate sistema

Irailean egiten diren izen emateak ekaina bitarterakoak izango dira, ikastaroan parte hartzeko eskubidea emanez, inongo izen emate berririk egin gabe, plaza ziurtatua izanda.

Horrek ez du esan nahi, ordea, inor ikasturte osoan ikastaroa egitera behartua dagoenik. Hiruhilabete bakoitzaren amaieran, baja emateko epea zabalduko da, hurrengo hiruhilabetean jarraitu nahi ez duten guztiak bertan behera utzi dezaten bere izen ematea.

Hortaz, behin izen emanda, bajaz ematen ez den orok jarraituko du ikastaroan izen emanda. Ordainketa, orain arte bezala, hiruhilabetero gauzatuko da.

Edozein zalantza argitzeko, Usabal kiroldegiaren jar zaitezke harremanetan 943 53 64 00 telefonoaren bitartez, www.usabalkiroldegia.com -en edota Facebook bidez.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA