Astelehenetik aurrera TAO zerbitzua martxan egongo da berriz

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/05/21 | Koronabirusa
  • Herritarrei zuzendutako TAO bulegoa ere irekiko da, segurtasun eta prebentzio neurri guztiak hartuta.

  • TAO makinak maiz garbituko dira, baina ahal den kasu guztietan APPa erabiltzea gomendatzen da.

 

Konfinamendua arintzeko prozesuan urratsak eman eta herriko komertzioak eta ostalaritza guneetan terrazak ireki diren neurrian, TAO zerbitzua ere martxan jarriko da berriz, astelehenetik aurrera. Herritarrei zuzendutako TAO-aren bulegoa ere irekiko da, segurtasun eta prebentzio neurri guztiekin. Era berean, TAO makinak ere maiz garbituko dira, baina ahal den kasu guztietan ordainketak egiteko APPa erabiltzea gomendatzen du Tolosako Udalak.

APP-ari dagokionez, esan, TAO zerbitzua eskaintzen duen enpresak orain arteko Mugipark aplikazioa Arinpark aplikazioagatik aldatu duela, herritarrei ahalik eta erraztasun gehienak emateko.

 

Aplikazioa deskargatzeko:

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA