Asuncion Klinikak kaleratutako azken oharraren arabera, astelehenean ekingo diote jarduera kirurgikoari

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/10/15 | Koronabirusa

Asunción Klinikak kaleratutako azken oharra:

Asuncion Klinikak zentroa desinfektatzeko lanak bukatu ditu eta datorren astelehenean ekingo dio berriro jarduera kirurgikoari.


Asuncion Klinikak instalazio guztiak desinfektatu ditu eta egoera epidemiologikoa egonkortu egin dela uste du. Nolanahi ere, ospitaleratzea behar duten jarduerak (kirurgia eta larrialdiak barne) astelehenera arte atzeratzea erabaki dute. Horrela, zentroak paziente berriak hartuko ditu berriro, hurrengo asteetan langileen artean egingo duen prebentziozko PCRaren lehen txanda egin ondoren, pazienteen eta langileen segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko.

Gainera, ospitaleratutako pazienteen laguntzaileen murrizketa mantenduko da eta gaixo bat gela bakoitzeko banatuko da. Neurri guztiak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin adostu dira, eta lankidetza estuan ari dira lehen kutsatzeak antzeman zirenetik.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA