Udalak ondorengo neurriak bete behar direla gogorarazten du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/08/21 | Koronabirusa

Herritarrei jakinarazten zaie Osasun Sailak 2020ko abuztuaren 19ko Agindua eman duela, eta Udalak bere gain hartu duela agindua Tolosan aplikatzea.

Hori oinarri hartuta, honako alderdi hauek bete direla gogorarazten da:

 

Herritarrei gomendatzen zaie bizikidetza egonkorreko taldetik kanpoko gizarte-topaketak murriztea, baita gizarte-topaketa horiek gehienez 10 lagunenak izatea ere.

Sintomatologia duten pertsonak. COVID-19arekin bateragarriak diren sintomarik ohikoenetako bat duen edonork etxean geratu beharko du eta ahalik eta lasterren jakinarazi beharko dio osasun-zerbitzuari.

Maskarak erabiltzeko derrigortasuna.

  • Pertsonen arteko tartea edozein dela ere, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea, bai bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan, bai erabilera publikoko gune itxietan edo jendearentzat irekita dauden lekuetan.
  • Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan, tabernak eta txokoak barne, maskara erabiltzeko betebehar hori jateko edo edateko unean bakarrik kentzen da. Bestela, erabili egin beharko da.
  • Igerilekuetan, bainua hartzen ari garen bitartean edo eremu zehatz batean bagaude, ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, betiere erabiltzaileen arteko segurtasun-tartea errespetatu badaiteke. Igerilekuetan joan-etorriak egiteko eta paseatzeko, maskara erabili beharko da. Pertsona-taldeek gehienez ere hamar lagunekoak izan beharko dute, eta pertsonen arteko tartea errespetatu beharko dute beti.
  • Derrigor maskara behar bezala erabili behar da, sudur-trenkadaren zati batetik kokotseraino (barne) estaliz.
  • Erabili beharreko maskara motak ez du arnasa egiteko balbularik izan beharko, salbu eta maskara mota hori gomendatuta dagoen erabilera profesionaletan.

Jarduera guztietan eskatuko diren higiene- eta prebentzio-neurriak.

  • Jarduera ekonomikoaren titularrak edo, hala badagokio, zentro, instalazio, erabilera publikoko espazio eta erakundeen zuzendariak edo arduradunak ziurtatu beharko du garbiketa- eta desinfekzio-neurri egokiak hartzen direla agindu honetan aipatzen diren establezimendu, lokal, instalazio edo espazioen ezaugarrietarako eta erabilera-intentsitaterako.
  • Ezin izango da erre bide publikoan edo aire zabaleko espazioetan, ezin bazaio pertsonen arteko 2 metroko gutxieneko distantziari eutsi. Tabakoa arnasteko beste edozein dispositiboren erabilerari ere aplikatuko zaio muga hori, hala nola zigarreta elektronikoei, lurrungailuei, ur-pipei, pipei edo antzekoei.

 

Edukiera mugatzea eta prebentzio-neurri espezifikoak ezartzea sektoreka.

Beilak eta ehorzketak:

  •  Beilak mota guztietako instalazio publikoetan zein pribatuetan egin ahal izango dira, behar bezala gaituta badaude, eta gehienez ere 30 pertsona.
  • Hildako pertsona bat ehorzteko edo haren errausketa-agurra egiteko segizioan, gehienez ere 30 pertsonak parte hartu ahal izango dute, ekitaldia leku irekian egiten bada.
  • Kasu guztietan, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea denbora guztian.

Kultu-lekuak.

  • Kultu-aretoetara joaten direnek ez dute hartuko lekuaren edukieraren % 75 baino gehiago.
  • Ezin izango da erromeriarik edo musika- edo dantza-erakustaldirik egin espazio irekietan, ez eta bestelako herri-ekitaldirik ere, esaterako, desfile gisako ikuskizun ibiltariak, edo jendeak bide publikoan lagundutakoak..

Jarduera fisikoa eta kirol-instalazioak.

  • Federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izango da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez ere 10 pertsonako taldeetan, aldi berean. Aire libreko praktika hori maskararik gabe egin ahalko da. Era berean, kontaktu fisikoa egon daitekeen talde-kirolaren kasuan, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, salbu eta partida edo lehiaketa gertatzen den unean edo jarduera fisiko bizia egiten den unean, bat etorriz COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko prebentzio, geldiarazte eta koordinazioko premiazko neurrien ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuaren 6.2 artikuluarekin.
  • Kirol-instalazioetan, igerilekuak barnean direla, baimendutakoaren % 60 izango da gehieneko edukiera. Igerilekuetan egoteko gehieneko denbora 3 ordukoa izango da pertsonako eta eguneko. Aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dira, babes-arauak betez eta pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metroko distantzia mantenduz.
  • Haur-parkeak, kirol-eremuak, skate pistak edo aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta horietan gehieneko edukiera errespetatzen bada: barrutiaren azaleraren espazio konputagarriko 4 metro koadro bakoitzeko pertsona.

Diskotekak eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduak.

  • Establezimendu hauen itxiera deklaratzen da: Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuan III. eta IV. taldeetan sailkatutakoak.

Gazteen lonjak eta antzekoak.

  • Debekatuta dago gazte-lonjetan eta antzeko ezaugarriak dituzten lokaletan edozein jarduera egitea

 

Ostalaritzako establezimenduak edo antzekoak ez diren espazio publikoetan edo kalean taldean edatea osasungaiztasun-egoeratzat hartuko da, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 6.f) artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako. Kontrolak indartuko dira baimenduta ez dagoen alkohol-kontsumoa eta bide publikoan baimenduta ez dauden beste jarduera batzuk galarazteko. Alde horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunek eta udalek dagozkien zehapenak ezarriko dituzte.

Garraio publikoan maskarak nahitaez erabili beharra.

Guztiz nahitaezkoa eta ezinbestekoa da sei urtetik gorakoentzako maskarak erabiltzea, bidaia hasten denetik amaitzen den arte, bidaiariak garraiatzeko adierazitako garraiobideetako edozein erabiltzen denean. Garraio pribatuan maskarak erabiltzea ez da exijitu behar izango, baldin eta bidaiariak elkarrekin bizi badira etxebizitza berean.

 

Irakurri osorik Tolosako Udalaren bandoa

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA