Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
Karrozak eta Bellota: zergatik ez da luzatuko alokairuaren kontratua eta zein bide egin da orain arte?
Hitzordua Informazio gehiago
Tolosako UdalaTolosako Udala
2025/03/25 | Kultura, Festak eta Gazteria
Martxoaren amaieran Bellota pabiloiaren alokairurako kontratuaren indarraldia amaituko da, eta udalak ez du berrituko. Karrozak bertatik ateratzeko lanak amaitu berritan, gardentasun ariketa bat egin eta datuak azaltzearekin batera, erabakiaren arrazoiak azaldu ditu udal gobernuak, baita orain arte Karrozen Elkartearekin jorratutako bidea ere. Argitu du Inauterietan egiten duten ekarpena garrantzitsua dela, eta laguntza ematen jarraitzeko asmo osoa duela, baina norbere ardurak hartzea ezinbestekoa dela.
Arrazoi nagusia: ardurak hartzeko borondate eza
2017. urtetik alokatzen du udalak Usabal industriagunean kokatuta dagoen Bellota pabiloia. Kontratu hori udalaren izenean dago, eta erabilera zuzena egiten ez duen arren, bere gain hartzen ditu ardura guztiak, baita alokairuaren kostu osoa ere, herriko beste edozein elkarte edo eragilerekin ez bezala.
Aldaketa honekin udalaren helburu nagusia da eredu hori gainerako elkarteekin parekatzea. Hau da, karrozen elkarteak dagozkion ardurak hartzea, eta udalak horretarako laguntza ematea. Udalak horrela lan egiten du herriko gainerako eragileekin, eta ulertzen du karrozen elkartearekin ere berdin egin beharko litzatekeela.
Udalak lagapenak egiten ditu bere jabetzakoak diren lokalen erabilerarako: auzo-elkarteei, kirol-klubei, eragile sozialei, kultur elkarteei… Adibide batzuk jartzearren: Emeterio Arrese, TOPIC… Eraikin horien erabilera egiten duten elkarteek, baina, beren gain hartzen dituzte ardurak, baita eraikina bera egoera onean mantentzeko ardurak ere. Trukean, udalak dirulaguntzak ematen dizkie, eta inolaz ere ez ehuneko ehuneko estaldurarekin.
Erabilera okerrak
Eredu horrek, gainera, talka egiten du Bellota pabiloiari eman zaion erabilera okerrarekin. Zabor ugari dago pilatuta lurrean: edariak, egurrak, neumatikoak, pintura, gasolina poteak… Hondakin horietako batzuk trataera berezia behar dute edota arriskutsuak dira.
Hori gutxi ez, eta karroza batzuk –azpimarratu behar da gutxi batzuk beren karroza txukun utzi izan dutela– Asteartita gauean utzi bezala egon izan dira urte osoan zehar, hurrengo inauterietako lanketa hasi bitarte: barruan edalontziak beteta eta zaborra pilatuta uzteraino. Parrandarako ere erabili izan da tarteka.
Azken egunotan egoera hori hobetu da, behin baino gehiagotan txukuntzeko eskatu eta gero, Bellota hustu eta leku aldaketa egin ahal izateko beharrezkoa zelako. Karrozen barrualdea jaso da; ez, ordea, inguruko hondakinak. Zer pentsa ematen du zer dela eta egin den lan hori orain, bertatik atera aurreko azken egunetan, eta ez orain arte bertan izan diren denboran. Izan ere, atzera eginda, bestelakoa zen egoera, bideoan ikus daitekeen moduan.
Udalak ezin du inolaz ere egoera hau onartu bere ardurapeko eraikin batean. Mila bider eskatu izan zaio elkarteari hori zaintzeko, gutxienekoa baita: ezeren truke uzten den leku bat ondo erabili eta mantentzea. Eta hor azaleratzen da berriro ere ardurak hartzeko beharra. Ezin genezake irudikatu portaera bera norbere jabetzako edo ardurapeko eraikin batean. Ez eta antzerako egoera udalak beste eragile batzuei utzitako eraikinetan ere.
Esan gabe doa, alokairuaren kontratua amaitzera doan honetan, jaso moduan itzuli behar diola udalak eraikina jabeari. Horretarako, bere gain hartu ditu garbiketa sakon bat egiteko zerbitzua –gaur goizerako dena garbitu da– eta bestelako kalteak konpontzeko lanak.
Zenbat diru gastatzen du udalak karrozekin?
Arrazoi nagusiena ez den arren, alor ekonomikoak ere badu bere garrantzia. Udalak diru asko bideratzen du karrozetara: Inauterietako aurrekontu osoaren herena baino gehiago. Jarraian, 2023ko (155.961 €) eta 2024ko (134.045 €) gastuak, xehetuta.
Karrozak: gastua 2024
Karrozak: gastua 2023
Bellota: alokairua
90.000 €
Bellota: alokairua
90.000 €
Dirulaguntzak (45.000 eurotik)
29.935 €
Dirulaguntzak (45.000 eurotik)
30.015 €
Bellota: argindarra
2.362 €
Bellota: argindarra
3.058 €
Bellota: zaintza
3.434 €
Bellota: zaintza
3.434 €
Elektrifikaziorako guardia zerbitzua
2.280 €
Elektrifikaziorako guardia zerbitzua
3.698 €
Dunperren alokairua
2.800 €
Elektrifikazioa inbertsioa
14.400 €
Istripuen gastuak
850 €
Dunperren alokairua
3.973 €
Hondakinen kudeaketa
1.509 €
Istripuen gastuak
1.800 €
Bestelakoak
875 €
Hondakinen kudeaketa
4.562 €
Bestelakoak
1.021 €
Guztira
134.045 €
Guztira
155.961 €
Ikus daitekeenez, Bellota pabiloiaren alokairua da gasturik handiena: 90.000 €. Alokairuaz gain, eraikinari lotutako gastu gehiago ere badaude: argindarra; Inauterietako zaintza zerbitzua; edota hondakinen kudeaketa. Istripuak izan diren kasuetan ere –auto bat baino gehiago kolpatu izan dira–, inor erantzule egiten ez zenez, udalak hartu behar izan ditu bere gain gastuak.
Historikoki beste zama bat ere hartzen du bere gain udalak, gastu horietan islatzen ez dena: Bellota alokatu aurretik Delta pabiloian egoten ziren karrozak, harik eta 2017an propio piztutako bi sutek kalte handiak eragin zituzten arte. Ondorioz, 100.000 eurotik gorako indemnizazioa ordaindu behar izan zion udalak jabeari, eta sententzia horren ondorioz, asko hazi da udalak ordaindu behar izaten dituen aseguruen kostua.
Herriko beste edozein elkarteren egoera kontuan hartuko bagenu, kontzeptu horiek ez ditu bere gain hartzen udalak. Diruz laguntzen ditu, gutxienez gastuen erdira arte.
Kopuruetan sakonduko bagenu, karrozetara bideratzen den diru kopurua, handiagoa da urte osoan zehar aktibo dauden elkarte askori dirulaguntza bidez ematen zaiena baino. Ideia bat egin eta testuingurua ematearren, pare bat adibide: Tolosako Ekinbide Etxeak 106.000 € jasotzen ditu urtean, kultur egitasmo guztiak antolatzeko eta TOPIC kudeatzeko; Tolosa CFk, dituen sail guztietarako, 105.000 €. Auzo elkarteek, berriz, kopuru askoz ere txikiagoak. Elkarte horiek beren ardurak hartzen dituzte, baita erabiltzen dituzten eraikinak ondo zaindu ere. Beste gastuetarako autofinantzatu egiten dira: diru-sarrerak handitzeko ekitaldiak, kuotak, babesleak…
Herriaren eta udalaren kudeaketaren ikuspegi orokor batetik, oreka bat bermatu behar da. Eta, lehentasunak finkatzerakoan, urte osoko ekarpenari eman behar zaio balioa.
Zer proposatu izan dio udalak Karrozen Elkarteari?
Norabide horretan zera proposatu du udalak: Karrozen Elkarteak alokatzea Bellota, eta udalak dirulaguntza ematea alokairua eta beste gastu batzuk ordaindu ahal izan ditzan.
Elkarte sortu berria, gazteek osatua eta guztiz saretu gabea dela ulertuta, lehen urtean, alokairuaren %100eko dirulaguntza ematea proposatu zitzaion elkarteari, barne antolaketarako, eginkizunak barneratzeko eta saretze lanerako denbora emateko. Ondorengo urteetan, aldiz, dirulaguntza progresiboki txikitzea: %70 bigarren urtean; eta %50ekoa hirugarren urtetik aurrera. Inoiz ez hortik beherakoa. Pertsona askoko taldea izanik –500 lagunetik gora— antolaketarako eta autofinantzaketarako aukerak badituela ondorioztatzen da. Baina elkarteak uko egin dio, inork ez duelako ardurarik nahi. Berriz diogu: horrela funtzionatzen dute herriko talde guzti-guztiek.
Ibilgailu homologatuak
Bada iaz mahai gainean jarri zuen beste aukera bat: ibilgailu homologatuak alokatzearena. Kontuan izan behar da gaur egungo karrozek ez dutela homologaziorik. Horrek garraiorako arazo ugari sortzen ditu, ez direlako seguruak eta ez dutelako araudia betetzen. Juridikoki ez dute inolako babesik, eta udaleko sail bat baino gehiagok hori urtero azpimarratzen du.
Ibilgailu homologatuak alokatzeko aukera bi arrazoi dela eta proposatu zuen udalak: alde batetik, garraio eta segurtasun oztopoak gainditu eta autonomia irabazteko; eta, bestetik, alokairu hori soilik epe jakin baterako egingo litzatekeelako. Alegia, karrozak prestatzeko denbora bat izango lizateke, eta erabilera egin ondoren, desmontajerako beste tarte bat.
Horrek esan nahi du, urteko gainerako hilabeteetarako ez legokeela eraikin baten beharrik, soilik erabilera egingo den denbora tarterako. Egoera guztiz aldatuko luke horrek, eta kostuak ere askoz ere txikiagoak lirateke.
Bide hori aztertzen hasteko aukera aspaldi jarri zuen mahai gainean udalak, baina Karrozen Elkarteak ez zuen onartu. Gerora, iritziz aldatu eta jorratzeko prestatutasuna azaldu zuen, baina epe luzera. Lastima, aurtengo inauterietan probaren bat egiteko aukera galdu baita. Dena dela, etorkizunera begira, bide horretan sakontzeko aukerari eutsiko dio udalak, hor izan daitekeelako etorkizunera begira karrozen presentzia bermatzeko bideetako bat.
Orain, zer?
Hori egin bitarte, Olarrain auzoko orube batean gordeko dira, lursailaren jabearekin hitzarmen bat egin eta gero. Ez da aire librean izan diren lehen aldia; oraingoan, ordea, udalak lona batzuekin tapatuko ditu, hondatu ez daitezen eta segurtasun handiagoa izan dezaten. Aste honetan egingo ditu brigadak lan horiek. Bien bitartean, Karrozen Elkartearekin lanketan jarraituko da, bakoitzak, dagokion arduratik, irtenbide bat emateko.
Udalari karrozak aire librean utzi izana egotzi izan zaio; baina ez da alde bakarreko erabakia izan. Udalak ere jarri du aukera hori horrela izan ez zedin, eta prestutasuna du bidelagun izateko, baina kontrako erantzunak jaso ditu behin eta berriz. Finean, ardurak hartu nahi ez izatearen ondorio ere bada egoera hau.
Argi dagoena zera da: udalak ezin duela ardura totala izaten jarraitu, ezin dela hau guztia ikusita ezer gertatuko ez balitz bezala jarraitu. Udalak dena eginda ematearena, udal baten funtzioaren inguruko uste okerra da. Erabakia denen gustukoa izan ez arren, ez du esan nahi beharrezkoagoa ez denik. Eta ikuspegi horrekin bat egiten dute, udal gobernuak ez ezik, Inauterien antolaketan parte hartzen duten sailek ere.
Karrozak desagertzeko nahia ere egotzi izan zaio udalari. Inauteriak bizitzeko norbere modu eta gustuak alde batera utzita, karrozak ere inauterien funtsezko osagai dira, jende askorentzat inauteria ulertzeko modu bat. Eta udalak beren presentzia bermatu nahi du. Baina ezin du edonola egin: udal bati, besteak beste, segurtasun eta bizikidetza irizpideak betetzea ere badagokiolako. Bide horretan, laguntza emateko prest izango da beti.