Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
Martxoaren 16an zabalduko da 2026ko udaleku irekietan aurretiaz izena emateko epea
Hitzordua Informazio gehiago
Tolosako UdalaTolosako Udala
2026/03/11 | Kultura, Festak eta Gazteria
Martxoaren 29ra arte izango da izena emateko aukera.
Iraupenari dagokionean, hiru modalitate izango dira aukeran: hilabete osoaz gain, lehen edo bigarren hamabostaldirako izena eman ahal izango da aurten.
Iazko arrakasta errepikatzeko desioarekin, Udalak bigarren aldiz antolatu ditu udako udaleku irekiak. Astelehenean, martxoak 16, abiatuko da aurretiko izen-ematea.
Tolosan erroldatutako 6 eta 14 urte arteko 300 haur eta gaztetxok (2012. eta 2020. urte artean jaiotakoek) izango dute udalekuak bizitzeko aukera. Lau asteko eskaintza da, ekainaren 29tik uztailaren 24ra. Iazko lehen esperientziatik alderatuta, ordea, aldaketa izango da iraupenaren aukerei dagokionean, ez baita asteka banatuko: hilabete osorako modalitateaz gain, lehen edo bigarren hamabostaldirako (Ekainak 29-Uztailak 10, eta uztailak 13-24) izena emateko aukera emango da aurten.
Gainerakoan, eta iaz egin bezala, bi multzotan banatuko dira udalekuak, adin-tarteen arabera: 6-10 urte (2016-2020) eta 11-14 urte (2012-2015). Talde bakoitzeko, 150 haurrentzako lekua izango da.
Eskainitako plaza guztien % 5 gordeko dira gutxienez % 33ko desgaitasuna eta/edo ofizialki aitortutako mendetasun-maila duten adingabeentzat; guztira, 15 plaza. 15 plaza horiek honela banatuko dira: 6 eta 10 urte bitartekoen taldean 8 plaza, eta 11 eta 14 urte bitartekoen taldean 7 plaza.dute. Horretarako begirale gehiago kontratatuko ditu aurten Udalak.
6-10 urte bitartekoek astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30erako ordutegia izango dute. Eskulanak, sukaldaritza, musika eta dantza, zientziarekin lotutako jarduerak, ur-jolasak eta txangoak izango dituzte. 11 eta 14 urte arteko gaztetxoek, berriz, ordutegi bera izango dute astelehen, asteazken eta ostiraletan. Astearte eta ostegunetan, aldiz, irteerak egingo dituzte eta 16:30ak arte luzatuko da ordutegia. Abenturarekin lotutako jarduerak izango dira nagusi: piraguismoa, eskalada, naturan esplorazioa, herri-kirolak, orientazioa… baita adierazpen artistikoekin edota gastronomiarekin lotutako jarduerak ere.
Udalekua hasi baino ordubete lehenagotik zaintza-zerbitzua ere eskainiko da, baita ondoren ere (14:30ak arte). Irteera egunetan ez da, bukatutakoan, zaintza-zerbitzurik eskainiko. Izena ematerako orduan zehaztu beharko da zerbitzu horren beharra.
Izen-ematea
Astelehenean, martxoaren 16an, abiatuko da aurretiko izen-ematea. Martxoaren 29ra arteko tartea izango da horretarako, eta ez da dokumentaziorik aurkeztu beharko. Bi aukera daude: online edo presentzialki, Kultur etxean (astelehenetik ostiralera, 10:00-13:00 / 17:00-19:00 artean).
Izen-emate hori egitean zehaztu beharko da iraupena: hilabete osokoa, lehen hamabostaldia ala bigarrena. Horren araberako prezio publikoa ordaindu beharko da: 87,30 € hilabete osoagatik eta 46,20 € hamabostaldi batengatik. Prezio horietan ere hobariak aplikatu ahal izango dira.
Leku kopurua baino eskaera gehiago egongo balira, zozketa bidez esleituko dira. Kasu horretan, lehentasuna izango dute hilabete osoko eskaintza aukeratu dutenek. Zozketa egin behar izatekotan, martxoaren 30ean eta 31n egitea aurreikusten da, eta emaitzak zozketaren hurrengo egunean izango dira ikusgai webgunean eta Kultur etxean.
Lekua eskuratzen dutenek, behin betiko izen-ematea egin beharko dute, dagokion agiriak aurkeztearekin batera. Behin betiko izen-ematea amaitzen denean tokirik balego, hutsik daudenak erreserban daudenei esleitzeko prozedura jarriko da martxan.
Informazio gehiagorako, 943 670 383 telefonora deitu edo gazteria@tolosa.eus helbidera idatzi beharko da. Horrez gain, lekua lortu duten haurren familiekin bilera informatiboak egingo dira ekainean.
Azken urteotan egin bezala, 14 eta 18 urte bitarteko nerabeentzako eskaintza ere prestatuko du Udalak. Auzolandegiak egingo dira uztailan. Aurrerago emango dira xehetasun guztiak.
UEMAren udalekuetan izena emateko epea ere zabalik da. Udalerri euskaldunetan 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteei zuzendutako udalekuak dira, saretzeko eta euskararen inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin. Bi txanda izango dira: ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta uztailaren 3tik 11ra. Azken urteetan bezala, ibiltaria izango da ekimena: Markina-Xemeinen hasi eta, Aulesti eta Berriatua zeharkatu ondoren, Ondarroara iritsiko dira gazteak. Martxoaren 31n amaituko da izena emateko aukera. Informazio gehiago eta izen-ematea, UEMAren webgunean.